ZUZENDARIARENTZAT GUTUNAK
Verne, Kafka, Woolf eta Joyce... eta Munarriz, Igartua, Deskarga eta Gomez... Zein ederra den itsasoratzera doazen errekatxoetatik zurrupadatxoa hartu ahal izatea, lehenengoen itsasoari euren urak gehitzera agertzen direnen freskotasunaz nire barrenak mugitzea... Mila esker zuen iturrietatik probatzen uzteko aukera honexegatik. Beti leial, J. M. Aznar (Etxalar) Aldizkaria: Kaixo! Zorionak aldizkariagatik. Nik ere nahi nuen idazle izan. Baina erdaraz. Orain saiatzen naiz zuekin euskara ikasten. Gomendio bat bakarrik: aldizkariari formatua aldatzeko. Iruditzen du aldizkari bat elizakoa. Eskerrik asko!! Mikel (Karrantza) Zuzendari jauna: Zure aldizkariko irakurlea nauzu eta horoskopoaz daukazuen atalagatik kexatzeko idatzi nahi nuen. Pare bat urte badira zuen aldizkaria irakurtzen dudala eta gozogarri zaidala; baina azkeneko orrialdeetara heldu eta horoskopoa irakurtzean amorraturik bukatzen dut. Kasualitatea izango da baina urriaren 26an jaiotakoa naiz; Txintxeta alegia. Ba ez dakit zer astrologo izango duzuen, edo zer darabilzuen, Txintxeta garenoi beti atala hutsik uzten baitiguzue. Zer da gertatzen dena? Espero dut azalpenen bat behintzat ematea. Hilzorian naizela ikasturte gehiagorik ez baitut pasa nahi. Adeitasunez, Conchi (Agoitz) Perfumea: Kaixo, Carmen Valoisen perfumerako errezeta adi-adi irakurrita oso ideia ona iruditu zitzaidan; baina galdera bat egin nahi nion Carmeni: loreez gain bestelakoekin ere egin ahal daiteke perfumea? Hara: gauza da nire bikoteari izugarri gustatzen zaiola txokolatea. Eta pentsatu dut akaso txokolatezko perfume bat egin nezakeela bera txoratzeko. Zer deritzozu? Froga egin aurretik zeuri galdetu nahi nizun... Mila esker eta zorionak aldizkariarengatik!! Arrate Jauregizuria (Zaragoza) Karmeleren poema: Karmele. Nahiko nuke ni izan zure poema inspiratu duena. Zure poemak Keniara zurekin bidaiatzeko gogoak sortu dizkit, bertako ilargi beteak zurekin aztertzera, Mozart entzuten dugun bitartean barraskiloak bila ditzagun. Eta bien bitartean bai Kenian eta bai hemen ikusten den Ilargia berbera dela pentsatuz kontsolatuko naiz. Laponiako ilargi beltza |
Solas eta jolas
ETXEBERRIA ELEXPURU,Andoni "Zuzendariari gutunak"(Solas eta jolas)
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Etxeberria Elexpuru,Andoni
- Kategoria: SOLAS ETA JOLAS
- Bisitak: 25406