Solas eta jolas

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

San Migel, akrostiko bat:

Makina bat mende pasa da

Ituren herrian jazotako

Kontakizun zahar bezain bitxitik.

Elizan, astean behin, jazotzen omen zen gertakari harrigarria.

Liluratuta uzten omen zituen herriko biztanle guztiak.

Gauero uzten zioten santuari olio apur bat erretaulan, mirariaren esperoan.

Agidanez, San Migelen figura gizaki bilakatu, eta edaten ei zuen urre koloreko likidoa;

eRne ibiltzen ziren edan ala ez, antzina, uzta oparoak eta osasuna eskaintzen baitzizkien zerutarrak.

Tamalez, Iturengo biztanleak tematurik zeuden azkenaldian.

Zenbait urte zeramaten-eta gauero eskaintza egiten eta uzta miserableak jasotzen.

Ikustekoa zen jendearen samina; ondorioz, adostu zuten gauero zelatan bi geratuko zirela elizan, norbait

Ari zitzaielakoan likido preziatua lapurtzen. Bat-batean, gauaren itsutasunean, santuari

jarRri zitzaizkion begiak kolore arrez, bizi-biziak. Zaindariek, izu-laborriak jota, hiruzpalau tiro jaurti zizkioten santuari,

Ezkurran ere aditu zirenak; aienatu ziren begira zituzten bi distirak. Biharamunean, egun-argitan,

Nozitu zituzten eragindako txikizioak. Xixpaz hildako hontzaren arrastoak garbitu, eta herritarrei

Azaldu behar izan zieten San Migel besamotz suertatu izana.

Mikel Gartziarena

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago