Alfabetoa
A A! Ama! Atzerago (aitzinean), amandre, aitajaun.. ahaideak, aspaldi. Aurrera, arreba, anaia… alaba!: aldaketa, ardura… atsedena, argia, askatasuna… alajaina! Asko!
B Bat, bata, bakarra, bai; baina bi begi, begirada bare, berezi, berezkoan, bat-batean bete-betean bihotz biluzira bizi-bizi bildua. Bejondeizula!
C Corpusa.
D Dantza-dohaina duintasunez dotore darabil, denborak.
E Ederra eguneroko eguzkiaren emanak ereindako etorkizunaren existentzi etenezina.
F Fede fineko fruitua, funtsean.
G Gailurraren gainean galanki gailentzeko gai. Gazte gaizto gizajoa. Gozozale goseti gogaikarria. Guztiahaldun gupidagabe gorrotagarria. G.
H Hainbat hobeto, hamaika halako handiusteko haragijale harrapari hordi harroputz, herio hotzera hats-gabetuta hobiratzea. Herra, haienganako.
I Inoiz inork idatzi izanagatik, irakurkizun ibilia, ia-ia infernuratzean ikasita ikustean, ilargiak ilundutako izarrez iraulitako inguruari irribarrez isilduz…
J Jatorriz jentil jaioa, Jainkotzar jauntxotu eta jabetua, juzkatzeke joana.
K Katilukadaka kafez kontu kontari, kopla kantuan, kemenez! Kuxidadeak kuxidade, kurioso-kurioso kuluxkaz konponduz.
L Lagunaren laztana lepoan labainduz; lehena, laburra, lotsaz. Liburuaren leitze luze, lasai, lilurazkoaz, loari lotu, lore liraina lurrari lez.
M Maitea magalean, masailetan musu: musika mutu.
N Nonbait, neguaren neurrigabeko neke nabarmenez, natural-natural nola negar, neskak!
Ñ Ñabardurak ñabardura, ñirñirka ñimiñoz ñañan.
O Oheburuan, otzanak ozta-ozta oihukatuz, oilarkatuari oharra: odoljariogile oinazegarri, oinperatua orain ohorearen orbanak osatzera… Ospa, ostia!
P Parpailadun panpin pinpirin ponpoxari pasioz promestutako poema prest, pazientziaz, pozik: petaloaren perfekzio peto-petoa pintzelez plisti-plasta pintatua... Penagarria, poema!
Q Qatartar bat eta quitoar bat, quorumik ez.
R Ramadanean rock-and-rollean reykjavikar robotak.
S Sehaskatik sustraitua, soseguz saiatuz soinean sorgin sentitzearen sumina sendatzen, sekulako salbazioan sendo, seko sinetsiz.
T Taberna-taldekideekin topan trebe, trukean tentel, txolin, tipi-tapa traketsean, trabaz tolestatuz teilape-tarteak... tokira!
U Uda urtaroan urtero uzta usain ugariz umoreko, ur urdinera urduri, umil, urratsak urratuz... urrutira.
V Vodka versus voyeur.
W Washingtondarra whiskitegian windsurfean.
X Xirio xume-xumea, xalo-xalo xahutzen, xuxurlatuz.
Y Yanki yuppie yogan.
Z Zenbat zalantza zilegi, zorioneko zentzuaren zamaz, zure zain.