MEMORIA -I-
Idatzi nahi nuke...................... memoria,
izan ginen haiek....................... erantsi zidatena,
sarri, gaueko lo-orduetan
hartzen nauen......................... arnasa hura
edo, itzarririk batzuetan
igartzen dudan......................... iragana,
atzotik datorren...................... sena,
zentzumena,
indar bat
ezer jakin gabe ere
jakitun egiten nauena,
idatzi nahi nuke........................naizena.
|