AURPEZPENA
Erlijio eta sinismen-sistema guztietan ageri da erotismoa, konparazio batera, erotismoa/sexualitatea binomioak gosea/gastronomia binomioaren antza handia du, oihua/esaldia eta keinua/antzerkia binomioen parera. Kultur jarduera eta azken finean, senezko beharraren satisfazio landua. Beraz, literatura erotikoa erronka sortzailea da eta honen bidez idazleak irakurlearen desio sentsuala piztera jolasten duo Aldi berean, lanaren kalitatea egilearen gaitasun artistikoen pean dago, bere irudimenaren emaitzen bidez gu irakurleok aberasteko gaitasuna duen egilearen gaitasunean.
Desioa eta askatasunaren adierazpide nagusi den literatur generoa sustatzeko asmoz, Narrazio Erotikoen Lehiaketarako deialdia egin zuen Berriobeitiko Udalak.
Hirugarren lehiaketa honetan sarituta suertatu zirenak dira argitalpen honetan jasotako kontakizunak: Carolina Fernández Visporen "La escritora", gaztelerazko modalitatean, eta Izaskun Etxeberria Zufiaurreren "Lepoa erakusteko eskatu zion", euskarazkoan.
Lepoa erakusteko eskatu zion
Lepoa erakusteko eskatu dio Ireneri, eta gizon batengan ohikoak ez diren eskuak, hatz mehe-Iuzeak, azkazal motz-garbiak, geldi geldi, ia ezin sumatuzko dar-dar batez, moda n dagoen lepo altuko alkandora zuria askatzen hasi zaizkio. Begi itxita, Irenek sentitzen ditu bere gorputz osoak desiratzen dituen ferekak.
Harrezkero, ilundurik zegoen udazkeneko arratsalde epel hartan. Kaleko giroak ez zuen barnerako gonbiterik luzatzen.
Tamarindo zahar hura Ireneren lekuko bakarra bilakatu zen.
Nolatan ailegatua zen gizon dotore hura bere herri txikira? Zerk ekarria? Baziren egun batzuk Irenek lehen aldiz ikusi zuela ibilera ziurra, burua tente, begirada sarkorra zuen gizon hura. Irenek lan egiten zuen gozotegiko erakusleihotik begira egon zen gizon kapeladuna. Lehendabiziko aldiz sartu zen egun hartan bertan, ordea, jakin zuen Irenek gizon hura ez zela herrikoak bezalakoa.
Gozotegiko fondoko mahaitxoan eseri zen. Bakarrik. Mahai txiki hartatik mostradoreko mugimendu guztiei begirik kendu gabe.
Ez zuen inorekin hitz egin, ezta kazeta irakurri ere. Ez zuen ahaleginik egin herritarren aurrean atsegin agertzeko. Handik tarte batera, sartu bezain patxadatsu atera zen Ireneren begirada lagun zuela.
Laugarren egunean, Irenek mostradorerantz hurbiltzen ikusi zuen unean adieraz ezin zezakeen aztoramena sentitu zuen, handiagotu zena gozotegian saltzen zuten txokolaterik goxoena dastatu nahi zuela berari eskatu zionean. Ireneri ordura arte ezezaguna zitzaion sentsazioak barruko bazter guztiak kilimatu zizkion. Zerbitzatu zion egin berria zen txokolatea, beltz beltza, oraindik epela. Arrotzak bere ahora hurbildu zuen ezpain haragitsuetan galduz joan zen gutizia krematsu hura.
“Hator nirekin”. Irenek, ordea, isiltasunez erantzun zion. Ateko kanpaitxoak agurtu zuen gizona ateratzerakoan.
Egun hartan, egunero ez bezala, aztoraturik egin zuen Irenek lantokitik etxerako bidea. Egunero bezala, berera ailegatzerako haurra lo zegoen. Egunero bezala, amarekin isiltasunean afaldu zuen. Egunero bezala, oheratu baino lehen, amaren logelan lo egiten zuen semeari musu bat eman zion.
Gauean, inoiz ez bezala, gozotegiko gizon arrotza gogoratuz, kilima berriak sentitu zituen Irenek, eta logelako ispiluan, kriseilu zaharraren argipean, bere burua laztantzen ikusi zuen. Biluztu zituen oinak. Bere eskuek, agindu isil bati kasu eginez bezala, ordura arte sekula egin gabeko bidaiari ekin zioten. Ohe gainean etzan zen. Hanka tartean sentitu zuen esku bat: suabe, geldi. Kamisoia gerri pareraino altxatu zuen kuleroak alfonbraren gainean erortzen ziren bitartean. Ireki nahi balu bezalaxe sentitzen zuen Irenek; airea bere barnera gonbidatzen zuen. Islatuak ikusten zituen bere hanka sendoak, orain irekiak; ahozpez jarri zen, bere ipurmasailek forma biribilez betetzen zuten ispilu erdoildua.
Beste eskuak titiak bilatu zituen. Kamisoi gainetik titiburuak gogortzen sentitu zituen: gustura igurtziko zituen orain arratseko txokolate epelaz. Kuleroen gainean pausatu zen kamisoia. Osaba militarrak amari Filipinetatik bidalitako zetazko koltxak ferekatzen zizkion bular oparoak.
Ireneren hatzak hanka tarteko orografia deskubritzen ari ziren: paisaia haragitsua, umela, sakona, gozagarria. Ez ziren, ordea, aurreko aldearekin konformatu eta gorputzak atzeko aldean eskaintzen zion xendatik ere abiatu ziren.
Eskuek laztan berriez estali zuten Ireneren gorputza eta barnea bete, eta hankak gurutzatuz, begiak itxita, une hura luzatu nahi izan zuen, ohe gainean, kriseilu zaharraren argipean.
Biharamunean, gizon dotorea ez zen gozotegira bueltatu. Ezta hurrengo egunetan ere. Ateko kanpaitxoak jotzen zuen bakoitzean konbultsio txiki bat sortarazten zion Ireneri. Alferrikakoak gertatuak zitzaizkion ordura arteko ahaleginak: herri txiki hartan ez zuen inon ikusi, ezta opatu ere. Non hartzen zuen asta tu ere ez zekien, ezta herrian gelditzen zen ere .
Gaur, ordea, herriko postariaren semeak eskutitz bat luzatu dio Ireneri elizatik ateratakoan. Amarengandik urrunduz, debekaturiko zerbait egingo balu bezala, ezkutuan, zabaldu du izenik ez dakarren kartazal zuria. “Iluntzeko puntuan tamarindo zahar ondoko haitzean zain izango naun”
Ilea bigarren aldiz garbitzen ari da gaur. Konketa aurrean makurturik eta gizonaren esku meheak irudikatuz, gona eta azpi-gona altxatu eta kuleroak jaitsi ditu. Hotzaren sentsazioak kitzikatzen du. Gogorturiko titi puntek garbiontziko ur epela ukitzen dute. Xaboiak sortu duen aparraz gozaratzen du bere hankarte umela. Aitortu ezinezko desioak gidatzen ditu Ireneren hatzak barru guztia dardarazten duen plazera oparitzeraino. Une hau ere sekretuzko kutxan gordeko du.
Irenek alkandora berria jantzi du, zuria, lepo altua duena, Carmenek aldizkarietan agertzen zen azkeneko moda jarraituz josi ziona. Ondoren, ispilu aurrean jarririk bildu du ¡lea, ohi duen bezala. Bukatu bezain agudo, aldiz, askatu egin du txokolatea bezain beltza duen mataza ederra. Ziur daga gizon arrotzari horrela gehiago gustatuko zaiola. “Maderas de Oriente” kolonia tantak, xuabe-xuabe igurtziz zabaldu ditu belarri atzean, lepo aldean, alkandora berria lotu baino lehen.
“Baina, nora hoa orain, ume?!” amaren galdera baino erregua denari "berehala etorriko naiz, ama" erantzunez itxi du etxeko ate estua.
Badoa Irene bere hitzordura. Ez dago urduri. Gizon arrotza ikusi nahi du. Ez du beldurrik. Bere zeru-puska gainetik doan miruak txistu egin dio, bidea erakutsi nahian bezala, edo babesa eskaini nahian bezala. Airea,ilargi agertu berria eta olatu hotsa ere Irenerekin daude.
Han dago gizona, zain dauka. Irene, azala zentzumen bihurturik, hurbiltzen ari zaio. Gizona, kapela harri gainean utzirik, altxatu da. Hartu ditu Ireneren eskuak eta, begi itxita, ahurrak musukatu dizkio. Eskumutur txikiek besoen bidea zabaldu diete musuei. Irenek ere itxi ditu begiak: ez du sentsazio ttikiena ere galdu nahi.
Tamarindoaren beso zimelak itsaso aldera luzatu dituen hego-haize epel berberak laztandu du Ireneren adatsa gizonaren hatz luzeekin lehiatuko bailuen. Esku artean harturik, arnastu du gizonak Ireneren xerlo luzea. Haitzean eseri dira.
Gizonak, atzeraxeago jarririk, besarkatzen du emakumea azala usainduz. Belarri bat miazkatu dio eskuak bularren gainean pausatzen diren bitartean. Luzatu du lepoa Irenek; horren sakon hartzen duen arnasa gorputz barnean dabilkio. Ez dute hitzik egiten: azala mintzo da haiengatik.
Arrotzaren hatz mehe-Iuzeak alkandora zuriko botoiak askatzen ari dira, geldi geldi. Gizonak musukatzen du liberaturiko botoi bakoitzak uzten duen azalgunea. Biluztu egin dio bizkarra, eta paisaia zurbil horretan gelditu nahi du, galdu nahi duo Irenek sentitzen du gizonaren ezpainen bidaia: bizkarraldea, besopetik bular aldera ... Utziko die bazterrak deskubritzen segi dezaten, bere gorputza deskubritzen ari baita, bizitzak orain arte eskaini ez dion plazeraz gozatzen ari baita.
Antzematen du gizonaren hankarte gogortua, eta ez dio ez nazka ezta beldurrik sortarazten. Ikusi nahi duo Ukitu nahi duo Atera dio zakila arropa artetik, eta ferekatzen duen bitartean, gizonak eskua sartu dio lasaitu berria den gonaren gerritik behera. Hezetasunean barna murgildu da eta, ezin hobeki koordinatutako dantzaldian baileuden, entzun du gizonak Ireneren hasperen isila. Aireak laztantzen dio begi bistan geratu den bularra eta titiburuak ezpain haragitsuei dei egiten die. Plazer zirrarak hartu du emakumea. Lepoa luzaturik, eman dio gizonak lehen musua. "Hator nirekin". Hasperen luzean murgilduriko hitzak entzun ahal izan ditu Irenek esku likatsua sentitzearekin batera.
"Etzi, goizean goiz, tren geltokian zain edukiko naun, baina azaldu ezean joan egingo naun, ez naun hemen geldituko”.
Gizonaren begirada sarkorrak seduzitu arren, Irenek ez dio erantzun. Arropak atondu eta alde egin du etxe aldera, atzera behin baino begiratu gabe.
Badaki ez dela tren geltokira joango. Badaki ez duela ihes egingo. Amari agindu bezala, ez du gizonik hartuko garaia baino lehen jaio zen haurra bizirik dirauen bitartean, nahiz eta ama izan sasi ume horretaz arduratzen dena. Nola ez du ba amak bere gain hartuko senarrarena den izaki txiki, ahul hori? Ez al zen ba bere errua ere izan? Ez al zion ba senarrari uzten nahi zuen guztietan alabaren logelan sartzen? Ez al zituen ba, Ireneren garrasi isilak entzuten? Ez al zuen Ireneren arropa egokitu inor kontura ez zedin? Ez, Irenek ez du gizon arrotzarekin alde egingo haurrarekiko duen obligazio morala beteko duelako.
Etzi ez da trenean igoko, baina beti eskertuko dio egun batean bere herri txikian agertu zen gizon dotoreari ezezaguna zuen plazera deskubritu ziolako. Zoazen tokira zoazela, bidaia ona egin, gizona.
Izaskun Etxeberria Zufiaurre naiz, 47 urteko sakandarra; ofizioz
irakaslea eta afizioz bizizalea. Patuak narama niretako aukeratu
duen bidetik eta nik aukeratzen ditut pertsonak, irudiak, usaiak,
soinuak, zaporeak eta hitzak bidaia horri ekiteko.