Iritzia eta gogoeta
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: IRITZIA ETA GOGOETA
- Bisitak: 26884
AYERBE,Mikel" Akordatzen naiz" Luma berrien eleak 2005, 2 zenb. 4or.Akordatzen naiz Akordatzen naiz, nola ixilik egoten ikasi behar nuela esaten zidaten txikitan. Agian inoiz ikasiko ez dudalako, orain hitzak neurtu nahi ditut, ixiltasunak mugarik duen jakiteko besterik ez bada ere.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: IRITZIA ETA GOGOETA
- Bisitak: 27042
AURREKOETXEA,Arantxa "Akordatzen naiz" Luma berrien eleak 2005, 2 zenb. 4 or. Iaz, Idazle Eskolan hasi ginela: boligrafoak dardarka, orri zuriak gure zain. Akordatzen naiz lehenengo esaldia idazteko aste beteko epea eman zigula irakasleak eta Perpetua, Cortazar, Calvino... irakurri genituela. Akordatzen naiz larunbatero klasera joaten ginela eta kafea hartzera, etxerako lanak ez zirela errazak eta irakasleek ez zutela etsi.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Aiertza Rementeria, Maribel
- Kategoria: IRITZIA ETA GOGOETA
- Bisitak: 27904
AIERTZA, Maribel "Akordatzen " Luma berrien eleak 2005, 2 zenb. 5 or. Akordatzen naiz nola erreskatatu genuen Lilith Bibliako lerro ezabatuetatik; eta ahanzturaren amaraunak kenduta goreneko aldarean gurtu genuela emakumeen aitzindari. Akordatzen naiz luzaz jolastu genuela Plagiokin Bernardo talde buru hartuta; eta ez jolas-orduan preseski.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Aiertza Rementeria, Maribel
- Kategoria: IRITZIA ETA GOGOETA
- Bisitak: 29241
AIERTZA, Maribel "Ideiak eta barraskiloak" Luma berrien eleak 2005, 2 zenb. 7 or.Azkenean aurkitu dut idazle izan eta gosez ez hiltzeko platera. Oker zeundeke bidea idatzi behar nukeela uste baduzu; ogia busti nahi baldin badugu idazle-sukaldari izatea beste erremediorik ez daukagu gurean. Horretara jarrita, gaiak aukeratzea eta biltzea izan daiteke zailena.