Etorri gaitun bai Kurtzebarri Eskolakoak... badakin gonbidapena jaso eta askotan egin izan dugun moduan hementxe gaitun, Idazle Eskolan, gure ekarpen txikiarekin. Gazteak ere hemen ditun, hire ikasle ohiak, hik idatzitako hitzak irakurtzeko asmoz hori bai, hirekin hartutako ikuttu espezialakin. Ez den erraza izan ez,honi...forma eta kolorea bilatzea baina hau ere, beste askotan bezalakoa izatea pentsatu dinagu; Badakin kolorea gorria forma berriz, kantua. Hi ezagutzeko eta maitatzeko aukera izan dugunok bazekinagu zein gustokoa izan huen abestea:Lete, Laboa, Bedaxagar edo ...Sabina hamaika aldiz elkarrekin kantatu izan dinagu. Hamaika aldiz ere kantatu izan dizkinagu Nafarroako eta Euskal Herriko historiaren pasadizoak. Ze... hi ezagutzeko eta maitatzeko aukera izan dugunok ondo zekinagu bai, euskalzale amorratua izan hintzela. Eta guk... eskolakide eta lagun izan garenok, gaurko hontarako,hire gustoko Fermin Valenciaren kantua eskaintzea pentsatu dinagu: Hik,heorrek, gure korreoetara bidalitako azkena hain zuzen ere. Badakin hitzak ez ditun euskaraz baina mezua, ezin euskaldunagoa izan. Hik esaten huen moduen : hau geure geurie don ! Hiretzat Karmele! Rosa Urreta. |