Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
Le Havre; gizartearen azpi dardarak 
zinemaldia    

Ikusiko duzuena pelikula bat da, hala izendatu beharra dagoelako zinema jaialdi batera aurkezten den oro. Baina hau ez da pelikula bat; hau katastrofe bat da”.

Aki Kaurismakiren presentzia eta hitzokin hasi zen saioa. Azentu nordikodun italiera traketsean esandakook aurreratu ziguten hurrengo minutuetako fikzio zinta eta bere keinuek, jarrera komiko-ironikoak filmearen tonua ekarri zuten aretora, zapore mingotsaren lehen aztarnak.

Le Havre Normandiako portu-hiria da. Bertara heldu da etorkinez betetako bagoia eta poliziak etorkinak atxilotzen dituen unean bertan haur batek ihes egiten du bagoitik. Haur hori Issidra da eta ihesean, kasualitatez, Marcel Marx zaharrarekin topatu da. Gaztetan artista bohemio nahiz idazle izandakoa, gerora asmo haiek baztertu eta egun zapata garbitzaile lanetan diharduen gizona da Marcel eta haurrari laguntzen saiatzen da. Horrela, istorio nagusiarekin korapilatzen dira beste hainbat, guztiak Kaurismaki-ren lanetan hain ohikoak diren pertsonaia berezietan oinarrituta.

La Moderne tabernara gonbidatuko du ikuslea zuzendariak, Marcel-en kaleko okina eta fruta saltzailea aurkeztuko dizkio. Zapata dendako jabea, metro geltokiko jende beti bera, Marcel-en bizilagun maltzurra eta poliziaren asmo ezkutuak. Guztiak hain bereak dituen tonu, aktore, erritmo geldi eta plano nagusiekin. Filmearen isiluneetan ere nabari da Kaurismakiren eskua. Errealitate gordin eta istorio muturrekoetan. Klase sozial behartsuenak mota guztietako injustiziei aurre eginaz ikusiko ditugu filme honetan. Baina halere, izango da komedia eta barrerako astia; esperantzari irekitako leihoa.

Le Havre gizartearen azpia da. Oinarri ezkutua. Inork ametitu nahi ez duguna. Horrexegatik esango nuke, finlandiarraren beraren hitzetatik abiatuz, Aki Kaurismaki-ren azkena katastrofea baino hareago salaketa sozial gordina dela. Erabatekoa. Zurruna. Dardara geldoa sortzen duen pelikula ederra. Garratza.

Ekhiñe Egiguren

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago