Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
 Liburuak sutan
luma10    

Ez al dute, mendez mende, erlijio edo politika mota askok adierazpen-askatasuna edota prentsa-askatasuna ukatu, isilarazi eta zigortu? Historian zehar, izurriteak bezala errepikatutako ekintza anker, metodiko eta zital hau, herrialde inbaditzaile eta diktatorialei egotzi diezaiekegu. Biblioclasta-k, hau da, liburuak erretzen dituen pertsonak, historia, iragana edota pentsaera suntsitzearekin batera, herrialde baten nortasuna ezabatzen du. Heinrich Heine idazleak, 1821. urtean adierazi zuen moduan: “Liburuak erretzea, izaki bizidunak ere erre egingo dituzten seinale da”. 

 

 

 

 

 

Dokumentatutako lehen liburu-erreketa K.a. 212 urtean Qin Shi Huang Txinako lehen enperadoreak bultzatuta burutu zen. Agindua bete ez zuten jakintsuak bizirik ehortzi zituzten.

XV. mendearen amaieraldean, “Handikerien sua” deituriko liburu eta arte-lan erreketa ezaguna gertatu zen Florentzian, inmoralak zirela arrazoituz.

Txilen, 1973ko irailaren 11n jazotako Estatu Kolpearen ondoren, militarrek politika liburu ugari konfiskatu eta erre zituzten, Augusto Pinocheten aginduak jarraituz.

1976ko apirilean, Luciano Benjamin Menendez-ek, Argentinako Estatu Kolpean parte hartu zuen agintarietako batek, besteak beste, Proust, Garcia Marquez, Neruda eta Saint-Exupery-ren liburu-erreketa burutu zuen. “Ez dut bakar bat ere osorik utzi nahi, gure seme-alabei iruzur egiten jarraitu ez dezaten”aipatu zuen.

Hala ere, liburu-erreketarik ezagunena 1933ko maiatzaren 10ean Berlineko Bebelplatz-en gertatutakoa da. Oro har, idazle juduak idatzitako edo ideologia iraultzailetzat jotako liburuak erre ziren, Karl Marx, Sigmund Freud, H.G.Wells-en liburuak, esaterako. Gau hartan 20.000 inguru liburu nazismoaren gar ikaragarrietara bota zirela kalkulatzen da.

Zenbat liburu zoragarri, zenbat gogoeta bikain galdu diren, mundua hobetzeko dela adieraziz “profeta” ero batek emandako aginduengatik. Iraganeko gauza dirudien arren eta gaur egun horrelako erokeria bat egingo ez genukela pentsatu arren, badaude oraindik ere askatasunez idazteko edo hitz egiteko mugak ezartzen dituzten herrialdeak, Txina, Kuba edo Iran, adibidez. Urrun dirudi liburu-erreketa bat gertatzeko posibilitateak baina badaezpada ere, ezkutatu ditzatela etxean dituzten liburu preziatuenak, ero batek erre nahi izan baino lehen.

Lide Iparragirre

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli