Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
 Danbor-Hotsak  danzigetik
irenegil1    
pdf    

2011-01-08

Donostian dagoeneko entzuten diren danbor-hotsek Latorrizko danborra filmaren eskena bat ekarri didate gogora. Danzig, indar nazionalsozialistek hartutako hiri poloniarra. Desfile militarra: uniformeak, esbastikak eta musika bandak non- nahi.

Oskar txikia, bi makilak eta danborra hartuta, oholtza baten azpian ezkutatuta. Hasi da desfilea eta hasi dira musika bandak martxa militarrak jotzen; hasi da Oskar indarrez danborra astintzen eta okupazioaren erritmoa hausten. Danbor nahastariak kutsatu ditu gainerako instrumentu guztiak eta hara non ekiten dioten, Oskarrek sorginduta bezala, Zisneen lakua jotzeari eta dantzatzeari.

Agerikoa da Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren jokaera zein den Euskal Herriko nortasun kutsu izpirik izan dezaketeen ikurren aurrean. Mesfidati begiratu diet beti ustez gureak diren horiei: bandera, armarriak, jantziak... Horrelakoetan zalantzan jartzen dut aitortzen zaien funtzioa, eta burua eta bihotza liskarretan hasten zaizkit, borroka sutsuan sentitzen ditut biak. Azken boladan, ordea, ikasten ari naiz ikurrei zor zaien garrantzia ematen. Ez nau inoiz gehiegi hunkitu Donostia txuri-urdin janzteak, ezta San Sebastian egunean ere; baina, nahiago hori egunero-eguneroko rojo-gualda-rojo mozorroa baino.

Astindu ditzagun bada danborrak Danzigen bezala, egin dezagun dantza denok elkarrekin eta denok batera, baina guk geuk markatutako erritmoan. Beti.

Irene Gil

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago