Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
Sinergiaren bideak 
argia6

Lerro hauek argitaratu orduko 2010eko Sanferminak ate joka izango ditugu. Oso gutxi falta da, eta dagoeneko, Festaren urteroko aurrekariak agertzen hasiak dira Iruñeko karriketan: Caritas-eko tonbola, entzierrorako taulak, parrandarako planak, erakusleihoetako arropa zuri-gorria...

Eta uztailaren zazpian, hain zuzen, bi urte beteko dira Nagore Laffage eraila izan zenetik. Segur aski, bi urte hauek oso latzak izan dira Laffage familia eta Nagore maite zituzten ingurukoentzat. Eta nago, jaiak hurbiltzearekin batera, oinazea areagotuko zaiela.

Pentsamendu honek bere amaren irudia dakarkit. Gogoan dut Asun Casasola, kalean zein epaitegian. Gogoan dut haren aurpegia, haren gorputza: haren mintzorik gabeko dolua, haren sabelaren haustura irekia. Gogoan dut bere duintasun isila. Bere etsipena epaiaren berri izaterakoan. Eta ondo gogoan dut ere, epaiak berak gizartean sortu zuen alarma soziala eta egonezina.

Horregatik, biziki poztu naiz Helena Tabernaren asmoen berri izan dudanean. Izan ere, zinemagile nafarraren hurrengo proiektua erailketaren inguruko dokumental bat egitea da. Egia aitortuz, asko poztu naiz, eta ez bakarrik filma emakumeen biolentziaren aurkako aldarria izango delako. Zinez poztu naiz, batez ere, Casasolak egindako bideari testigua hartzera datorrelako, nolabait, indarrak batzera datorrelako: gertatutakoa eta sufritutakoa esparru partikularretik unibertsalera eramanez, sinergia berri bat sortuz.

Ukaezina baita zinema hausnarketarako lantresna ezin hobea dela, sentimenduak islatzeko dohain berezia duena, eta nola ez, ahanzturaren aurkako ezinbesteko elementua dela, memoriarako testigantza bizia. Eta imajinatzen dut Asun Casasola pantailaren aurrean, baketsu, egindako guztiak merezi izan duela pentsatzen. Bere alabaren oroimen eta duintasuna salbu daudela irudikatzen, hor nonbait, ukiezinezko espazio batean, aske.

Eta sinetsi nahi dut mundu justuago bat eraikitzea posiblea dela. Badagoela beste justizia mota bat, hemengoaren gainetik dagoena; preseski, memoria kolektiboak egiten duena: preskribitzen ez duena, gugan bizirik mantentzen dugun bitartean, iraungitze-datarik ez duena. Eta bururatu zait, metaketa horretatik lortutako askatasun-eremuak sinergiarako bide berriak irekiko dituela, Nagoreren oroimenez. Eraildako emakume guztien oroimenez.

Carmen Valois

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago