Irratiko elkarrizketa
ESATARIA: Gabon... Ongi etorri beste gau batez ere gure uhinetara! Apirilak hamaseigarrena du gaur. Ea ba, hamaseigarrenean aidanez izaten den! 16. hau ere ez ote den bezpera... Iritsiko dela, iritsiko dela eta beti bezpera... Ea telefonoz beste aldean dugunari iritsi zaion horrenbeste itxaron duen eguna.... Gabon...
ENTZULEA: Gabon...
ESATARIA: Nor zaitugu?
ENTZULEA: Berdin dio, ez du inporta!
ESATARIA: Izena ez, izana da axola duena ezta? Eta gaur, apirila 16 izateak ez du inportantziarik... apirilak 23, edo maiatzak 2 edo abuzutak 8 izan zitekeen eta horrela ere ez luke axolarik izango. Garrantzitsuena gaur, egun hori ote den da...
ENTZULEA: Baliteke...
ESATARIA: Iritsi zaizu eguna?
ENTZULEA: Ez dakit ba... oraindik ez du argitu. Bostak dira...
ESATARIA: Goizeko bostak eta zu esna: zerk galerazten dizu loa?
ENTZULEA: Ez dakit... gauza askok!
ESATARIA: Gauza txiki askok edo gauza handi batek?
ENTZULEA: Buf... Zaila da. Ez dakit.
ESATARIA: Ez dakizu?
ENTZULEA: Gauza txiki askok kezkatzen naute, baina gaur... gaur batez ere gauza handi bat da kezkatzen nauena...
ESATARIA: Entzuteko gaude.
ENTZULEA: Ba... kontua da... Tzzz... Ez dakit nondik hasi?
ESATARIA: Ea... amodio kontuak, familiako arazoak, lanekoak... Zer da kezkatzen zaituen hori? Lasai hitz egin, nahiz eta lau haizetara kontatu, hemen zure sekretuak salbu daude...
ENTZULEA: Kontua da, gaur izan daitekeela egun hori!
ESATARIA: Hara! Apirilak 16?
ENTZULEA: Bai... Gaur geratu naiz berarekin.
ESATARIA: Berarekin geratu zara, orduan? Etat nor da bera? Edo agian horrek ere ez du axola?
ENTZULEA: Ez, ez... Bera adiskide bat da.
ESATARIA: Eta zerbait esateko geratu zarete?
ENTZULEA: Bai... erabakita daukat: gaur esango diot!
ESATARIA: Gaur esango diozu... maite duzula, agian?
ENTZULEA: Maite? Ez ez... ez da hori kontua!
ESATARIA: Ah... barkatu... esan duzun tonuan iruditu zait maitasun aitorpen bat egin behar zeniola...
ENTZULEA: Bueno... adiskide hau... ba,bere garaian... ba, elkarrekin ibili ginen eta bada denbora bat utzi genuela...
ESATARIA: Aja... segi-segi entzuten gaude eta.
ENTZULEA: Ba, geroztik harremana izaten segi dugu... adiskideak gara. Baina... nik ezin dut horrela segi!
ESATARIA: Aaaaah... Zer gertatzen da? Oraindik maite duzula?
ENTZULEA: Ez ez, inondik inora ere!
ESATARIA: Orduan...
ENTZULEA: Gorrotatu egiten dut! Ezin dut jasan! Espero dut bera ez entzuten egotea...
ESATARIA: Hori litekeena da... Baina zer axola dio? Gaur esan behar diozu gorroto duzula!
ENTZULEA: Bueno... bai... ea...
ESATARIA: Ez zara gauza sentitzen ezta?
ENTZULEA: ... Zaila da. Bueno... hemen kontatzea lagungarria egin zait.
ESATARIA: Horretarako gaude. Agian kontatu izanak ere lagunduko dizu loa berreskuratzen...
ENTZULEA: Bai... agian.... Baina agian irratsaioa entzuten jarraituko dut....
ESATARIA: Hori ere ez da aukera txarra!
ENTZULEA: Zure ahotsa hain lasaigarria egiten zait...
ESATARIA: Kontxo! Eskerrik asko....
ENTZULEA: Egun batean agian ikusiko zaitut eta jarriko diot aurpegia ahots horri!
ESATARIA: Posible da... baina nik ere ez dut zure aurpegia ezagutzen, ez dakit zure izena ere!
ENTZULEA: Eta hori da irratiaren magia ezta?
ESATARIA: Beste gauza batzuen artean....
ENTZULEA: Bitartean gure imaginazioak sortzen dituen aurpegiekin geratuko gara!
ESATARIA: Bitartean... apirilak 16!
ENTZULEA: Ea gaur ere bezpera ez den!
ENTZULEA: Kontatuko diguzu, nahi baduzu. Biharamunera arte!
FREKUENTZIAREN DISTORSIOA: Efektua.