Euskaltzaindiaren Literatur sariak 2007
Kontrako bidean izeneko lanak eskuratu ditu Toribio Altzaga antzerki sariak banatu dituen 5000 euro, Eugenio Arozena, Daniel Landart eta Patri Urkizu epaimahaiak hala iritzi baitu. Idazle saritua Pablo Barrio izan da. Egile hau Agurainen sortua bada ere Lasarte-Orian bizi da txikitatik. Enpresa Zientziatan lizentziaduna den arren ez du sektore horretan inoiz jardun; irakasle moduan ibili da urte askotan. 2003 sari hau berau irabazi zuen Ama hor al zaude? lanarekin. 2006. urtean Nafarroako Antzerki Eskolak eta Iruñeko Udalak antolaturiko Haurrentzako Antzerki Testuen Lehiaketan lehen saria eskuratu zuen, eta gauza bera egin du aurten ere.
Karmele Igartuak idatziriko Hitzak orbainetan izeneko poemarioak irabazi du Felipe Arrese-Beitia saria; guztira 5000 euro. Orbainei eta bizitzak utzitako arrastoei arretaz begiratuz eta mintzatuz idaztitako poema liburua da hau. Egilea Aretxabaletan jaioa da eta herriko eskolan aritzen da. Artikulu batzuk argitaratu ditu Mugalari, Nabarra edota Administrazioa Euskaraz aldizkarian. Marina Tsvietaieva poeta errusiarraren 12 gutun ere itzuli ditu.
Julen Arriolabengoak eskuratu du Mikel Zarate saio-saria Euskara Ibarguen-Cachopin Kronika lanarengatik. Lan honek 6000 euro jaso ditu. Gaztelaniazko kronika honetan aurkitu diren euskarazko testu eta hitz guztiak aurkeztea eta ezagutzera ematea izan du helburu egile honek. Euskarazko materialaren bilketa eta azterketa aurrera eginez, atal banatan sailkatu ditu esaerak, esaldiak, etimologiak eta gaztelaniazko prosan emandako euskal hitz solteak. Adolfo Arejitak nabarmendu du lan honek duen garrantzia.
Julen Arriolabengoa Aramaion jaioa da eta Euskal Filologian doktore. Gaur egun euskara irakaslea da Irungo Hizkuntza Eskola Ofizialean.
Azkenik aipatu behar da, Txomin Agirre eleberri-saria eman gabe gelditu dela, aurkeztu diren lau lanetatik ezeinek ez baitzuen maila aproposa ematen.

http://www.nontzeberri.com/albisteak/albistea.asp?id=6017&alb=6&pag=&m=
Nontzeberri