Idazle Eskola zazpigarren urtean sartu da eta 'Lerro artean' ekimena jarriko du abian
DV. Bergarako Idazle Eskolak laster ekingo dio zazpigarren ikasturteari. Jadanik zabalik dago gradu-ondo honetarako matrikula epea. Hamabost laguneko ikasle taldea osatu nahi dute antolatzaileek eta interesatuek www.idazten.com helbidean dute informazio guztia.
Bergaran izan ohi dira eskola presentzialak, larunbat goizetan. Hango UNEDek ematen dio eskolari babes akademikoa. Badira eskola telematikoak ere, asmoz Fundazioaren arduraren pean. Orain arte ehun bat lagunek bukatu dute ikastaroa.