Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

 

 micro1.gif
   

 

Idatzi nahi nuke           memoria,
izan ginen haiek erantsi zidatena,
sarri, gaueko lo orduetan
 hartzen nauen          arnasa hura
edo, itzarrik batzuetan
 igartzen dudan                iragana,
atzotik datorren                  sena,
                                 zentzumena,
                                     indar bat
                      ezer jakin gabe ere
                    jakitun egiten nauena.

Idatzi nahi nuke               naizena.

-----------------------------------------

Zeruetako urrunetatik ote nator?
hego haizetan, enara,
bost puntako izarraren erpin bakoitzean, ausart,
ortzadarraren kolore guztietarako sortua.

Lurraren sabeletik ote, natorrena?
errekako uretan urtuta, zugaz,
harriak eta dena ferekatu guran, gozo,
ertzetako urradurak gozatzen, gazi,
urdin sakonetara, libre.

Lehendik ote nator, naizena?
Izateko ote nintzen?
Ez ote nintzen bagarelako?

Garelako dakit eta, banintzela,
hemendik nentorrela.
----------------------------------------------
Hegan, hegan
 enara beltz bat
dator kolore artetik,
dator uretara, geldirik hegaldia
dator denborak eta gero
 hegan, enara beltza.

Eguzkia ortzadarrak iturri.

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago