|
Ainara Maia Urroz |
Urrundik datorren ahotsa
ia ez da belarrietara iristen
Atabal baten asotsa bezala,
tap-tap-tap
hegan datorren ahotsa
gutako bakoitzarengana heldu da.
Hil-harri batetik aterata dirudi eta,
udaz eta udaberriaz mintza:
Hau poza!
Eta irribarre bat pizten da ezpainetan.
Entzun dut,
Giza-ahots bat besterik ez baita,
bizitzaren porrotak nahiz borrokak
aizkora baten antzera zeharkatuz,
eta ekaitz-tximistetan barneratuz
eta kanporatuz.
Eta zu? Zuek zer? Ez al duzue entzuten?
Lastima horren gutxi irautea!
Baina ez al duzu entzuten?
Aro ederra hurbiltzen ari da!