KENIAN
Mozartek ferekatu zidanan
barrua,
hire izenean;
barrua,
hire izenean;
eta pentsatu ninan
zer ikusirik zeukatenanmusikak
eta azken aldian hainbeste erakartzen hauen
geometriak,
mugaezina denean
bata,
eta muga, bera,
bestea;
eta pentsatu dinat,
batak eta besteakertzik gabeko irudietan
egiten dinatela
bat,
barraskiloaren maskorrean,
edo zurrunbiloetan,
itsasoak, laztanduz,
malgutu eta hondartzan utzitako
harri zurian,
eta eguzkiaren baitako beroan
eta Keniako ilargi bete batean.