Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

 

   

Zaldibia, 1961

Euskal Filologia eta Hispaniar Filologia ikasketak burutu zituen. Urteak eman ditu Bergarako UNED-en lanean. Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria izan zen (2002-2006). Egun, eta 2002an sortu zuenetik, Bergarako Idazle Eskolako zuzendaria da eta Beasaingo Ikastolako zuzendaria eta irakaslea. 1980tik hamar poema liburu idatzi ditu.

Aurreneko eta azkeneko poema liburuek Kritika Saria jaso zuten. Bere poemak, hainbat antologiatan bildurik, italierara, gaztelerara, frantzesera, ingelerara, katalanerara eta gailegora itzuliak izan dira. Urte askoan Argian, Nabarran eta Mugalarin idatzi ditu artikulu eta zutabeak. Hegats-en, jakin-en, Egan-en ere argitaratu izan ditu saio laburrak.

Hainbat eta hainbat ekimenetan hartu du parte eta aldizkari eta komunikabide ugarien kolaboratzaile izan da, besteak beste: Argia, Nabarra, Gara, Hegats...Literatura arloko honako webguneeen sortzaile da: www.idazten.com eta www.iztueta.com Itzultzaile gisa, gustoko autoreak itzuli ditu: Edmon Jabés, Marina Tsvetaieva, Marià Manent.

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago