Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

 

   

Urrestilla 1963.

Betharran ordenako fraileekin egin zituen lehen ikasketak.

Kazetaritzan lizentziatu zen EHUn Leioan. Prentsan kolaboratzen du, iritzi artikuluak idatziz.

Elkarrizketak eta erreportaiak ere jorratu izan ditu.

La Voz, Egin, Liberación, Euskadi Irratia eta Herri Irratian kolaboratu du, eta ETBko gidoilaria izan da.

Errealitatearen eta elkarrizketaturiko pertsonaien alderdirik bitxi eta harrigarrienak bilatzen saiatzen da, eta bere ahalegin horrek Rikardo Arregi Saria merezi izan du bi urtez jarraian, 1992 eta 1993an.

Genero asko landu ditu: saiakera Euskal kantagintza berria eta Gauza txikien liburua; eleberrigintza Kcappo, Irene, Krisalida; ipuingintza Auto-stopeko ipuinak eta haur literatura Martinello eta sei pirata, Benetako lagunen aterbea.

Poesiagintza ez du ahaztu: Castletown, Oherako hitzak eta Libreta horiko poemak dira eredu aipagarriak.

1998-99 urteetan Euskal Herriari buelta egin zioten Aristi eta Mikel Markezek Tribuaren hitz galduak ikuskizunarekin. Bertan kantariak eta idazleak hitzak eta hotsak, kantuak eta kontuak erakusten zituzten. Herriz herriko ibilian Patziku Perurena, Igor Elortza, Benito Lertxundi eta Patxi Ezkiaga moduko kolaboratzaileak ere batu zituzten.

Gauza txikien liburua argitalpenarekin "Beterriko Liburua Literatur Aipamena" jaso zuen 2005ean.

2005ean argitaratu zuen Note Book (Erein) Kazetaritza? Fikzioa? Saiakera? Kronika? Poesia? Idazteko era berri bat, dudarik gabe. Liburu ezberdin bat beti. Lan horretan idazlea aldendu bezala egin da, ermitaño baten modura, eguneroko traba horien gainetik hobeto ikusteko gure bizimoduaren antzerkia, eta gure existentzian eman ditugun pausoak aztertzeko. Bizitza ertzetik ikusten duela dirudi, baina bere gogoeta distiratsuen bitartez gure munduaren gune-gunean kokatzen da, eta hor kokatzen ditu irakurleak ere.

2008an Toribio Altzaga antzerkiko Euskaltzaindiaren eta BBKren Literatur Sariaren irabazlea izan zen, Josu Dukatiren proposamena lanarekin.

Haur eta gazte literatura ere jorratu du. Honakoak atal horizenburu batzuk: Deborah hondartza bakarti batean, Egun normal bat amonaren baserrian, Hamasei paisa eta paralitiko bat, Jantoki Txinoan, Martinello eta sei pirata, Martinellok ez du kukurik entzuten, Ez zait irakurtzea gustatzen, eta zer?.

Saio ugari egiten ditu kultur etxe eta ikastetxeetan eta horien bitartez harreman zuzena lortu du irakurleekin.

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago