Article | Category | Created |
---|---|---|
MIRIAM,Luki "Amaia Artolazabalarekin solasean"(Euskal idazleez) | EUSKAL IDAZLEEZ | 04/19/2012 12:52:27 |
ARTOLAZABAL AMILLETA Amaia" Hutsa pasatzen denean" (Poesia) | POESIA | 06/16/2009 12:07:36 |
ARTOLAZABAL AMILLETA, Amaia " Erroia "(Poesia) | POESIA | 06/01/2008 01:00:00 |
ARTOLAZABAL AMILLETA, Amaia " Hegoaldiak "(Poesia) | POESIA | 06/01/2008 01:00:00 |
ARTOLAZABAL AMILLETA, Amaia "Etortzeko joanak"(Narrazioak) | NARRAZIOAK | 06/01/2008 01:00:00 |
Ahaztea oso arraroa zen.
Momentu batez komunera joana izango zela pentsatu zuen.
“Aizu, arriskutsua da
Inon poltsa utzita Alde egitea” esango zion emakumeari bueltatzen zenean.
Asko ari zen tardatzen, gehiegi gauza onerako.
Railway station-a hutsik zegoen eta eguneko azken
Trena sartzea bakarrik falta zen argiak amatatzeko.
Orduak zeramatzan poltsaren jabearen zain, eta
Larru biguneko zakuaren bila
Ariko zen emakumea bera ere.Amore eman eta
Zabaltzea erabaki zuen galdutako objektuen txokoan utzi aurretik:
Azukre gabeko txikleak,
Barruko arropa
Argazki bat bitan egina
Lentilen potetxoa, bezperako egunkaria, kleenexak, hortzeskubila, pilulak…
Agenda txiki bat irekita, karnetik gabeko diru-zorroa, mediku ospetsu baten txartela…
Mugitzen zen zerbait sumatu zuen gutxira: telefonoa.
Igual, ez luke hartu behar. “Liza’s mum,
Lasai, poltsa ahaztu du. Emateko bere zain nago ni ere”
Esan zion bestaldekoari, eta negar zotinak entzun zituen. Estazioko argiak itzaltzera zetorren
Trenak bortizki galgatu zuen ondoren, lehor. Beste aldetik zera entzun zuen hitz umelez garrasi betean:
“Ain’t fair, she was so young” The end denek ulertu zuten.