Urutxurtu
Urutxurtu Bengoetxea,Jon
48 urteko zeaniztarra. Zeanurin jaio eta bertan bizi naiz egun.
Ofizioz irakaslea, 1983tik Lauaxeta Ikastolako Historia irakaslea naiz; afizioz idazlea... Ipizki Taldeko —Gorbeialdeko landa garapena eta etnografia lantzen dituen elkartea— kidea naiz, eta nire idazlan gehienek Gorbeialdearekin —Gorbeia eta inguruko herriak— zerikusia duten gai etnografikoekin dute lotura; beraz, nire idatzi gehienak dibulgazio idazlanak dira.
Idazteko teknika hobetzeko eta euskal literatura gehiago ezagutzeko Idazle Eskolan eman nuen izena, eta 2006-07 ikasturtean 1. maila egin dut; datorren ikasturtean 2. maila egingo dut.