Artolazabal
Artolazabal Amilleta, Amaia

Ahaztea oso arraroa zen.

Momentu batez komunera joana izango zela pentsatu zuen.

“Aizu, arriskutsua da

Inon poltsa utzita Alde egitea” esango zion emakumeari bueltatzen zenean.

Asko ari zen tardatzen, gehiegi gauza onerako.

Railway station-a hutsik zegoen eta eguneko azken

Trena sartzea bakarrik falta zen argiak amatatzeko.

Orduak zeramatzan poltsaren jabearen zain, eta

Larru biguneko zakuaren bila

Ariko zen emakumea bera ere.Amore eman eta

Zabaltzea erabaki zuen galdutako objektuen txokoan utzi aurretik:

Azukre gabeko txikleak,

Barruko arropa

Argazki bat bitan egina

Lentilen potetxoa, bezperako egunkaria, kleenexak, hortzeskubila, pilulak…

Agenda txiki bat irekita, karnetik gabeko diru-zorroa, mediku ospetsu baten txartela…

Mugitzen zen zerbait sumatu zuen gutxira: telefonoa.

Igual, ez luke hartu behar. “Liza’s mum,

Lasai, poltsa ahaztu du. Emateko bere zain nago ni ere”

Esan zion bestaldekoari, eta negar zotinak entzun zituen. Estazioko argiak itzaltzera zetorren

Trenak bortizki galgatu zuen ondoren, lehor. Beste aldetik zera entzun zuen hitz umelez garrasi betean:

“Ain’t fair, she was so young” The end denek ulertu zuten.

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago