Article | Category | Created |
---|---|---|
GOMEZ SARASOLA , Itziar "Idazle anonimoak"(Antzerkia) | GIDOIAK ETA ANTZERKIA | 06/01/2008 01:00:00 |
GOMEZ, Itziar--VALOIS,Carmen"Liburu iruzkinak: Amaia Lasaren Geroaren aurpegia" | LIBURU-IRUZKINAK | 06/01/2008 01:00:00 |
GOMEZ SARASOLA,Itziar " Euskal Literatura globalizazio garaian"(Iritzia) | IRITZIA ETA GOGOETA | 06/01/2007 01:00:00 |
GOMEZ SARASOLA ,Itziar "Liburu-iruzkinak:Mariasun Landaren Txan fantasma" | LIBURU-IRUZKINAK | 06/01/2007 01:00:00 |
GOMEZ SARASOLA,Itziar " Idazle Eskola"(Solas eta jolas) | SOLAS ETA JOLAS | 06/01/2007 01:00:00 |
GOMEZ SARASOLA, Itziar "Txokolate tartaren tentazioa" (Narrazioak) | NARRAZIOAK | 06/01/2007 01:00:00 |
1964ko azaroaren 30an ikusi nuen argia Donostian. Baina nire sorterria, Errenteria. Hantxe osatu zen nire izatea. Gurasoen eta sei neba arreben artean, gure etxea beti izan da biziak betea. Nire etorriaren iturria.
Pasai Donibanen bizitu nintzen hamabi urtez eta han ulertu nuen zer den itsasoaren deia. Egun, nire bizilekua; Irun.
Bi alaben ama, haietxek nire bizitzaren giltza. Hitza beti izan dut tentazio, sormena berriz eguneroko ilusio.
Zuzenbide eta Kazetari ikasketak hasi nituen, baina ez amaitu.
Euskal Telebistaren sorrerak bideratu zituen nire lan mundurako urratsak.
Bikoizketan hasi nintzen oso gaztetan eta erabat harrapatu ninduen. Bikoizlari gisa aritu naiz hainbat urtetan. Bikoizketarako gidoi egokipenak burutzen ere jardun nuen hamar urtez. Hitza nola egokitu aktorearen ahoan.
Telebistan, irratian, aurkezle eta esatari, beti hitzaren ibiltari. Halako batean heldu nintzen aktore totala izatera, ahotsez zein gorputzez hitzei bizia ematera.
Alabekin ipuin kontaketan trebatua. Idazle grina beti barruan. Gaur egun aktore zuzendari lanetan dihardut, Goenkale telesailean dela Balbemendin dela.
Hitzen akrobazia dut irria,
eguneroko arnasaldia.
Badakit dela atrebentzia,
ez jakinaren ausardia,
baina umiltasunez
oparitu nahi dizuet
nire hitzen iturria.