Article | Category | Created |
---|---|---|
TELLERIA MUJIKA,Amaia" Uda gau bateko ametsa?" | NARRAZIOAK | 07/16/2018 10:05:01 |
TELLERIA MUJIKA, Amaia" Odol hotzekoak" (Narrazioak) | NARRAZIOAK | 08/01/2017 15:34:50 |
Umetatik
oso maite izan dut literatura: bai irakurketa eta baita idazketa ere, eta, hainbat bultzadaren ostean, Bergarako Idazle Eskolan izena eman nuen duela urte pare bat, mundu hau hobeto ezagutu eta neure burua idaztera animatzeko.
Neure lan txiki batzuek (ipuinek, batik bat), ikusi dute argia lehiaketa ezberdinetako sarien eta aldizkari batzuen bitartez. Koldo Eleizalde eta Gordexola Harana lehiaketetan "Geranioen Iraultza" lana saritu zuten. Errenteria Hiria lehiaketan, berriz, "Oihartzunak gordetako sekretua".
Aldizkariei
dagokienean, “Tximeleta efektua” ipuina argitaratu zen Administrazioa Euskaraz-en ale batean; “Odol hotzekoak” eta “Uda gau bateko ametsa?” 7ka-n, edota “Egutera iluntzen denean” Egan aldizkarian.