Narrazioak
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Moreno Mujika,Deiane
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 1732
MORENO MUJIKA,Deiane" ez du ulertuko" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 917zk.32-33or.Itsasoa zimurtu eta olatuz erditu; olatu bortitzak eta leunleunak, behetik arnasa barru-barruan gordez zulatzen ditugunak eta flotatuz, gorputzaren ertzak zabalduz, laztanduz, eskuetatik ihes egiten dutenak, kresalezko musuak emanez.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Ruiz Sarrias,Odei
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 1517
RUIZ SARRIAS, Odei" Matriuska" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 916zk.32-33or.Leihoko kristalak izotzezkoa dirudi ukimenean. Anak eskuaz marraturiko zirkuluetan desegin du gandua. Begiratu du zuloan zehar eta ikusi ditu lehenbiziko maluta dantzariak jausten “Txaikovski” konfiteri atarian. Klikklak, klik-klak, klik-klak, eragin dio manibelari eta metalezko malko jauzkariak urburu fantastikoetatik jaio dira, maitagarriaren ballet mugimenduaz miniaturazko San Petersburgo hiria biziaraziz.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Zalakain Ederra, Oskia
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 1365
ZALAKAIN EDERRA,Oskia" Urrun, urrunago" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 915zk.32-33or.Sagarrondoaren aurrean biluztu ginen. Ulertezinak ziren gauzak ulertu gabe jarraitzen genuen arren, sagarrondoaren aurrean biluztu ginen. Eta zer. Guri bost. Gauza hori zen, elkar maitatzea, momentu hartan, sagarrondoaren aurrean.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Rodriguez Etxabide, Mattane
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 1786
RODRIGUEZ ETXABIDE, Mattane" Sugeak lurpean" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 914zk.28-29or Sugeak lurpean Metroan noa goizeko zortzietan, lur azpiko suge luzean. Goiko aldean, zerua urdin eta eguzkia indartzen utzi ditut suge luzeraino naramaten eskailerak jaitsi ditudanean.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Erasun Urtzelaieta,Arantxa
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 1414
ERASUN URTZELAIETA, Arantxa "Trenbidea" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 913zk.28-29or Katilua erori zaizu, krask! Dozenaka zati hegan, tak, tik tak! Leihoko kristalean, armairuko egurrean, marmolezko gainaren ertzean... Txiki sumatu duzu sukaldea, txiki zure burrunbari leku egiteko, txiki eztanda handiei eusteko.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Zarraua, Irene
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 1314
Zarraua,Irene" Osabaren karpeta urdina" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 911zk.28-29or.Osabaren izaera ezagututa, beti izan nuen susmoa bere hileta elizkizunetara ez zela jende askorik azalduko. Eta horrela izan zen, nahiz eta gertatu zen hura ez nuen inola ere espero...