ALEMAN ASTIZ,Beatriz "Harrizko txistularia" Mugalari.GARA.2006-3-18, 8.or. Egunero ikusten ditut haurrak hor aurrean, jostatzen; garrasika eta oihuka, batzuk nire gainean jartzen dira, nire magalean kuzkurturik. Beraien esku txikiak ene txapelean, nire sudurrean, besoetan, eta sorbaldan pausatzen dira. Eskuetan daukadan txistua ere heltzen dute. Eskuetan daukadan txistua ere heltzen dute. Batzuetan kolpatzen naute beraien esku ttar horiekin, baina gehienetan igurzten naute, ferekatzen, ttattarra egiten aurpegian, belarrietan, eskuetan, gorputzeko txoko guztietan...