Narrazioak

  • LOPETEGI SENPERENA,Anttoni "Erabakia"(Narrazioak)

    LOPETEGI SENPERENA,Anttoni "Erabakia" L.Luma berrien eleak. 2005,3.Zenb. 22-23 or. Jonen begiak ez dira hain txikiak. Itxura erromantikoa ematen dioten betaurrekoak gau-mahaian utzi ditu eta instant batean nabaritu dut berezkoa duen begirada beltz sarkor hori nire gorputzeko zuntz finenak zeharkatzen; batbatean, lotsa galduta bezala, ibilaldi geldoa une batez eten dute, begi-ninien iluntasunean desio eta grinek itoalditik askatu nahi dutela nabaritu dut; arnasaren hats beroa, nire lepo txokoan sentitu dut; begiak itxita ez dut erreala den ezer ikusten eta arrazoia erne egotetik ia lokartzera pasa da; bere besoek aurrena, eskuak gidari, nire gorputza inguratzen eta dastatzen hasi dira eta berehala ekin diogu dantzari: gozoa, geldoa, baina, etenik gabekoa...

  • LOPETEGI SENPERENA,Anttoni "Inoiz berandu ez delako" (Narrazioak)

    LOPETEGI SENPERENA,Anttoni "Inoiz berandu ez delako" L.Luma berrien eleak 2005,2. Zenb.18-19.or Kanpai-hots geldoek bankuetan eserita dagoen jendea altxarazi dute. Zerraldoa iritsi berria da; apaiza ate nagusira zuzendu da aldarerako bidea zerraldoarekin batera egiteko. Ez dakit Ferminek berak inoiz pentsatu ote zuen hainbeste jende bilduko zuenik...

  • LOPETEGI SENPERENA,Anttoni "Oroitzapenek diraute" (Narrazioak)

    LOPETEGI SENPERENA,Anttoni "Oroitzapenek diraute" Mugalari .GARA . 2006-2-18 , 8.or. Gaur ez du libururik ekarri; presaka izango da, edo, ahantzi egingo zitzaion, edo, agian norbaitekin hitzordua du, edo... Dena dela, ia lehenbailehen alde egiten duen. Behingoz, garaiz itxi ahal izango dut. – Mesedez...! – Bai...

  • MAIA URROZ ,Ainara" Maitatzeko Prest ?"

    MAIA URROZ ,Ainara" Maitatzeko Prest ?" Mugalari GARA , 2009-4-17, or. 60.Maitatzeko prest, maitatua izan gabe ere? Galdera guztien erantzuna bakarrik gelditzeari beldurra omen dela entzun dut edota erran didate, baina nire bakardade eterno honetatik erran dezaket erantzun guztien galdera bakardadea dela eta erantzunak aunitz. 

  • MAIA URROZ ,Ainara"Alde Ttipiko kontuak"(Narrazioak)

    MAIA URROZ ,Ainara"Alde Ttipiko kontuak" NABARRA Zenb: 106, 4-5 or.Kafka idazlearen eta Mucha margolariaren berri izanen duzu seguru aski, irakurle, Pragara iritsi eta noranahira zoazelarik. Hiri artistiko horretan ni ere ibili naiz, eta bertako harriak, letrak eta margoak usaindu ditut.

  • MAIA URROZ ,Ainara"Datorren ainara hura"(Narrazioak)

    MAIA URROZ ,Ainara"Datorren ainara hura"ZAZPIKA GARAren aldizkaria 658zk. 26-27 or. Udazkeneko arratsalde hartan irratia entzuten ari zen bakarrik, bere logela txikian. Arratsalde hartan, Bob Dylanek uda hasierako ainara hura oroitarazi zion,

  • MAIA URROZ,Ainara "La vie en rouge"(Narrazioak)

    MAIA URROZ,Ainara "La vie en rouge" Mugalari. GARA. 2008-4-5, 8.or . Sudur gorria jantzi nuenekoa bezalakoxea da enamoratzea. Lehenengo aldiz sentitu nuen zirrara hura maitemintzea dela uste dut; maitemindu nintzela uste dut. Mindu bai, mindu! Neure begiek gorritasun bat ikusi zuten, gorritasun hark barnea inarrosi zidan eta lehenago hutsik nuen puxika bete egin zen...

  • MAIA URROZ,Ainara 2007ko abenduan "Bizenta Mogel" (Narrazioak)

    MAIA URROZ,Ainara 2007ko abenduan "Bizenta Mogel" 2007ko abenduan “Bizenta Mogel” ipuin lehiaketaren hirugarren saria eman zidaten Azkoitian, Ezkutitz baten bidaia ipuin laburrarekin Bazen behin, neskatila gazte xarmant eta lotsati bat. Ile horixkak eta begi marroixkek bere zintzotasuna salatzen zuten, hitzik egin gabe. Hamar urteko umea zen. Bere inguruan zegoen guztiaz jabetzen zen eta bere burutxoan dena sartzen zuen. Ez zitzaion, ordea, berak sentitzen zuena ahoz adieraztea gustatzen... 

  • MARTIN APEZETXEA,Ruth "Berbenetan,dantza"(Narrazioak)

    MARTIN APEZETXEA,Ruth "Berbenetan,dantza"  7K ALDIZKARIA  Zenb: 816 , 22-23 or.Esango nuke txalapartarena dela sortu orduko bizitzan entzuten dugun lehen soinua; zeren eta, esango nuke, geure bihotzak ttakun-kun-ttakun erritmoan ikasten baitu taupadan. Eta, esan ere esango nuke, orduez geroztik, berbena bat den honetan, etengabe dantzan gabiltzala.

  • MARTIN APEZETXEA,Ruth" Eltzekoari bueltaka"(Narrazioak)

    MARTIN APEZETXEA,Ruth" Eltzekoari bueltaka" 7k  GARAren aldizkaria zenb: 22-23 or.Eltzekoarl bueltaka Aspaldidanik aditzen zituen Señora eta semea elkarri irainka, eta ia egunero. Señoraren urtebetetzeaz, gero, ordea, errietan zirela aditu bezain pronto, gelako ate ondora hurbiltzeko agindua zuen neskameak. Señorak berak emana. Ordura arte, ama-semeen sesioak beste geiaren batean harrapatzen bazuen ere, sukaldera bueltatzen zen Karmentxu, atea itxi eta irratia pizten zuen.

  • MARTIN HERNANDEZ, Isabel "IA DENAREN HISTORIA"

    MARTIN HERNANDEZ, Isabel "IA DENAREN HISTORIA" Administrazioa euskaraz IVAP. 2011, 73 ZB. 32 or. - Hartu arnasa, lasai.- Itxi begiak, beldur barik.- Utziozu haizeari zure azala laztantzen.- Adi! Alboan txori batek hitz egiten dizu.- Askatu gerrikoa, sabelean inolako presiorik izan ez dezazun.- Erantzi arropa, suabe, eguzkiak bere berotasunez besarka zaitzan.

  • MARTIN HERNANDEZ, Isabel "Pagoaitz" (Narrazioak)

    MARTIN HERNANDEZ, Isabel "Pagoaitz" VIII Concurso Literario José María Portell 2011, 23-25 or.

  • MARTIN HERNANDEZ,Isabel "Biletea,mesedez!" (Narrazioak)

    MARTIN HERNANDEZ,Isabel "Billea,mesedez!"ZAZPIKA GARAren aldizkaria 656zk. 28-29 or. Gehienetan erabakiak hartzea ez da batere erraza; baina, hala ere, nahi eta nahi ez, tamalez, hartu egin behar dira.

  • MARTIN HERNANDEZ,Isabel"Bihotzaren hitzak"

    MARTIN HERNANDEZ,Isabel"Bihotzaren hitzak"  ISABEL MARTIN saritu dute BARAKALDOko Amodiozko Gutunen Lehiaketan, herriko idazlerik onena dela eta.   Hona " Bihotzaren hitzak " izeneko lana.

  • MARTINEZ de CERIO, Esti " Itzulera" (Narrazioak)

    MARTINEZ de CERIO, Esti " Itzulera" ZAZPIKA GARAren aldizkaria 968zk.32-33or. Nekez zebilen haizea. Bazkalordua eta itzal laburrak; beste egun sargori bat Kubako hiriburuan. Egarri eguna Chekjovek esango lukeen eran, edo amona Celiak biboteko izerdia eskumuturrarekin lehortzen zuenean zioen bezala: “un calor de carajo”...

  • MEAZA URIAGEREKA, Igone"Ruandatik bueltan" (Narrazioak)

    MEAZA URIAGEREKA, Igone"Ruandatik bueltan" Mugalari GARA , 2009-02-20, 67 or.Agustinek txiki-txikitatik maite zuen mendia. Gaztetan mendizale amorratua bihurtu eta jaiegun gehienetan bere kameratxo zaharra eta ogitartekoa motxilan, mendi alderantz abiatzen zen. Sekula ez zekien zer ekarriko zion egunak, baina ezjakintasun horrek eragiten ziona gustatzen zitzaion. Horretarako arreta behar zuen, arreta handia… zerbait ikusi eta klask! kameratxoarekin argazkiak ateratzeko. Kameratxoa oso zaharra zen, aitonarena omen zen. Sarritan esaten zigun, aitonarena izateak egiten zituela argazkiok hain berezi. Egia esan, tramankulua zaharra izanagatik, argazki ederrak lortzen zituen, oso argazkilari trebea zen gure Agustin.

  • MEAZA URIAGEREKA, Ione " Ilunbideetan" (Narrazioak)

    MEAZA URIAGEREKA, Ione " Ilunbideetan" Luma berrien eleak Zeb: 7, 2009, 9 or. Orduak eta orduak zeramatzan ikasten, burua apunteetatik jaso gabe, baina azkenerako kosta egiten zitzaion aurrera egitea, nahi baina ezina zen berea. Ikasturteko azken azterketa zen gainera, beretzat denetatik zailena. Urduri zegoen, akituta; beraz,

  • MERCERO IPARRAGIRRE,Lide"Zoritxarreko ikuspena"(Narrazioak)

    MERCERO IPARRAGIRRE,Lide"Zoritxarreko ikuspena" Luma berrien eleak .Zenb: 10, 2012, 15 or.Maleta egiten amaitu zuenerako, kaleak hezetzen hasiak ziren zirimiri leunaren eraginez. Tren geltokirantz abiatu zen artegatasun eta beldurrez josirik. Pariseko lagunarekin egoteko ideiak zirraraz bete zuen, baina gau hartan zerbait ezatsegina gertatuko zen sentsazioa ezin zuen alde batera utzi. 

  • MITXELENA LARRETA, Olatz" Karlos" (Narrazioak)

    MITXELENA LARRETA, Olatz" Karlos" 7K ALDIZKARIA, Zenb: 814, 28-29 or.Kalean behera autobusa datorrela ikusi du .Atzera begiratu du. Ez datoz. Korrika hasi da autobus geltokirantz. ltsu-ltsuan errepidea gurutzatu dm Kotxeen borzinak entzun ditu. Bertan du autobus geltokia; bertan da autobusa ere. Atzera begiratu du, berriro. lnor ez. Ez zaio asko falta autobusera heltzeko. Ez dator inor atzetik. Gutxi falta zaio. Atzera begiratu du, berriro. Justu-justu sartu ahal izan da autobusean ateak itxi aurretik. Ez dute ikusi. Eserita doazen bidaiari lasaiak begira-begira geratu zaizkio. Arnasestu eta izerdi, autobuseko izakirik kuriosoena da oraintxe. Baina Karlosek errepidearen beste aldean ditu begiak; atzean sumatzen ditu oraindik Belarrimotxak.

  • MOGEL, Bizenta "Leoia, Beia, Auntza ta Ardia"

    MOGEL, Bizenta "Leoia, Beia, Auntza ta Ardia" Andi ta txikien arteko partilla, ez da inoiz berdiƱa. Ala da esana, ta ala izana, erakasten digun bezela Ipui eder onek. Beia, Auntza, ta Ardia alkartu ta lagundu ziran bein Leoi batekin eizan arrapatzen zana alkarren artean partiltzeko...

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli