Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
ruanda_meaza1.gif    
pdf    

 

RUANDATIK BUELTAN

Agustinek txiki-txikitatik maite zuen mendia. Gaztetan mendizale amorratua bihurtu eta jaiegun gehienetan bere kameratxo zaharra eta ogitartekoa motxilan, mendi alderantz abiatzen zen. Sekula ez zekien zer ekarriko zion egunak, baina ezjakintasun horrek eragiten ziona gustatzen zitzaion. Horretarako arreta behar zuen, arreta handia… zerbait ikusi eta klask! kameratxoarekin argazkiak ateratzeko. Kameratxoa oso zaharra zen, aitonarena omen zen. Sarritan esaten zigun, aitonarena izateak egiten zituela argazkiok hain berezi. Egia esan, tramankulua zaharra izanagatik, argazki ederrak lortzen zituen, oso argazkilari trebea zen gure Agustin.

Edozein argazkik ez zuen balio, horretarako baldintza bat jarri zion bere buruari: aurrean zeukan irudiak, imajinak zerbait berezia sentiarazi behar zion, ona edo txarra, berdin zion, baina berezia. Gero errebelatu egiten zituen, ahalik eta arinen, une horietan sentitutakoa papereratzeko. Berarentzat dena zen idazgai eta horrela, irudiekin eta idazkiekin album ederrak egin zituen. Helbururik gabe egiten zituen, gustatu egiten zitzaiolako, beste barik. Pasadizoak, deskribapenak, kontaketak oso bereak zituen eta ez zuen uste beste inori interesatu ahal zitzaizkionik.

17 urte bete zituenean kazetaritza ikastea erabaki zuen. Gaztea zen, baina argi zeukan burugogor horrek bizitzan zer egin nahi zuen. Maiz esaten zidan «argi daukat Martin eta inork ez dit iritziz aldatuko. Ez horixe». Agustinek bizipen bereziak izan nahi zituen. Karrera bukatu eta lehenengo soldatarekin argazkikamera berria erosi zuen, Canon bat. Oraingoan helburua bazuen: argazkiak atera, ikusitakoaz idatzi eta jendeari Euskal Herritik kanpo jazotzen zenaz informatu. Horretarako argazkiak izango zituen, idatzitakoa baieztatzeko.

Azkenean, 29 urte bete berri zituela, korrespontsal joan zen, Ruandara. Gerra latza piztu zen han, baina jendeak gutxi zekien hangoaz.

Hasieran, izaten genuen haren berri. Edonor zur eta lur uzteko moduko argazkiak ateratzen ari zela esan zigun eta egunen batean mundu guztiari erakutsiko zizkiola. Kamera zuen maiteen han ere, ia bere begi bihurtzeraino. Ruandara heldu zirenean gu obsesionatu antzean egin ginen. Ruandan gertatzen zen guztia jakin nahi genuen, egunkari guztiak irakurtzen genituen, irratia gau eta egun piztuta izaten genuen…; dena Agustin nola egon zitekeen jakiteko edo, behintzat, aztarrenen bat ateratzeko. Nik, zinez, uste dut Agustinek ez zigula egia osoa esaten. Ez zuen gu larritzerik nahi. Joateaz damutu zenik ere ez nuke esango, gutunetan gogotsu nabaritzen nuen eta. Gogorra eta arriskutsua zela bai, aitortzen zigun, baina psikologikoki eta fisikoki gogor zegoenez, Ruandan jarraitu nahi zuen. Hala ere, gutunak gero eta urriagoak, motzagoak eta ilunagoak ziren. Gatazka hartan buru-belarri murgilduta zegoen eta amaierara arte eutsi nahi zion, baina aldatuta igarri nion nik.

Azken gutunetako batean, askatu behar baten indarrez, sekula santan ahaztuko ez ditudanak kontatu zizkigun; hori dela-eta, ia astebete egon nintzen gutunak zioena burutik kendu ezinik. Han matxetea sarritan erabiltzen zuten elkar hiltzeko; bada, gutunak zioen, jendeak, matxetez hila izan ez zedin, tiro batez baizik, ordaindu egiten zuela. «Gogorra da Martin, nola hil aukeratzeko ordaindu egiten dute, ordaindu!! Gerra hau ikaragarria da eta inork ez du ezer egiten» zioen. Hiru tutsi eta bi umetxo hil zituela ere idatzi zigun, baina tutsi horiek hori baino gehiago merezi zuten. Behin, 1994ko ekainean-edo, Kigali inguruko herrixka batera zihoazela, oihu latz eta ikaragarri batzuk entzun zituzten. Orduan, autoa gelditu eta zarata zegoen lekurantz jo zuten ziztu bizian. Ezin zuten sinetsi begien aurrean zutena, inork ezingo luke sinetsi, ene bada! Hiru pertsonako hutu talde bat ikusi zuten tutsiak ziren familia bateko amari titiak ebaki nahian. Seme koitaduak lurrean zeuden, odolusten, hilzorian, hutuek genitalak moztu zizkieten eta. Agustinek halako batean, arriskuaz ohartu barik, lepoz zuen hutuetako bati pistola kendu eta inolako zalantza izpirik gabe, hiru hutuak hil zituen. Umetxoekin, ordea, ez zuten jakin zer egin, baina hilzorian zeudenez, horiek ere hil egin zituen.

Agustinek horrelako zerbait egiteko… ez dut pentsatu ere egin nahi zer bizi duten han. Amorruz beteta idazten zuen, argi dago. Eta amorruz esaten zigun, Ruandako gobernu madarikatuak ez zuela ezer egiten sarraskia eteteko; alderantziz, bultzatu eta giroa berotu baino ez zuela egiten. Gobernuak, telebista bidez, «presta zaitezte, zuhaitz oso altuak moztu behar ditugu eta. Zanpatu beharreko labezomorro mordoa daukagu oraindik, bat bera ere ez da bizirik geratu behar» eta antzeko mezuak bidaltzen zituen. «Zuhaitz altuak» tutsiak ziren, antza, hutuak baino garaiagoak direlako.

Esan dizuedan bezala, gutunak gero eta urriago ziren eta azken hilabeteetan idatzi ere ez zigun egiten. Gu oso kezkatuta geunden, irakurritakoak okerrena pentsarazten zigulako. Baina gerra bukatu zela jakin baino astebete lehenago haren azken gutuna jaso genuen. Bueltatzekoa zen. Gure poza!

Handik hiru astera etorri zen, baina ia ezagutu ere ez genuen egin. Hezur hutsa zen, begi-zulo ikaragarriak zituen. Gu ikusita ez zuen poztasunik adierazi. Harrezkero mutikotxo biak aipatzen ditu behin eta berriz.

 

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli