Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
   
 Ilustrazioa: Kristina Fernandez    
pdf    
Matriuska

Leihoko kristalak izotzezkoa dirudi ukimenean. Anak eskuaz marraturiko zirkuluetan desegin du gandua. Begiratu du zuloan zehar eta ikusi ditu lehenbiziko maluta dantzariak jausten “Txaikovski” konfiteri atarian. Klikklak, klik-klak, klik-klak, eragin dio manibelari eta metalezko malko jauzkariak urburu fantastikoetatik jaio dira, maitagarriaren ballet mugimenduaz miniaturazko San Petersburgo hiria biziaraziz.

Bat-batean, tronpeten lehertzea ailegatu zaio elurrezko bolaren barnetik eta izutu egin da. Martxa militarraren irrintzi metalikoa zabaldu da eta Maiakovski agertu da elefantearen gainean, futurismoaren luma eta ezkata koloretsuez brodatutako uniforme berde ilunaz. Atzetik, bandera gorriak astinduaz zirkuko hiruki funanbulistak , amodioa, heriotza eta patua. Eta Kronstadt-eko sobietar marinelak,ur sakonen koloreko alkandoraz eta txano zuriekin, negu-jauregitik ostutako ardo botilak daramatzate ezpainetara eta kantuka doaz, Vladimir IlitxUlianovek gidatzen duen bizikleta frantsesaren aitzinetik.

–Eguberri on! –oihu egin dute aho batez– Ospatu ezazu gurekin garaipenaren eguna –Anak ezin sinets dezake ahots horien jatorria eta aho hertsirik begiratu die bista apartatu gabe.

–Lurpetik atera dugu Rasputinen gorpua eta erre egin dugu Pargolovo-ko basoan –esan du Maiakovskik.

–Ardorik nahi Anuska? –galdegin dio Raskolnikovek, Kronstadteko marinel buruak– Tsarraren upategitik ostu dugu, izango ditu berrehun urte –eta zurrutada luzea eman dio segituan– A, ba ez, baliteke hirurehun izatea…

–Isil zaitezte! –agindu die Vladimirrek ukabila goratuz– Barkaguzu, barkaguzu, bozkarioz gaude irabazi dugulako, behingoagatik, errusiar herritarrok ospakizunerako aitzakia dugulako eta profitatzen gabiltzalako une distirant honen berotasuna, izar gorriaren izpien magalean, burdinazko kateek utzi dizkiguten ubeldurak ahaztearekin bat, monarkia garaitua izan den…

–Aski da Vladimir! –Maiakovskik oihuka elefantearen tontorretik – Entzuzu Anuska, hirukiek hiru notizia dakartzate zuretzat, zein entzungo duzu lehenbizikoz? Amodioa, heriotza ala patua?

–E? –Anak ez du egoera ulertzen, ikusi duenaren osotasunak mozkorraldiaren zentzua dauka eta entzundakoak ibai zakar baten murmurioarena. Ezin du hitzik esan. Eskua bularrean pausatu du bihotzaren erritmo zoroaren talka nabarituz, saihets barrunbean trostan…

–Amodioa! –agindu du Maiakovskik keinuaren harira eta hirukietako bat aurreratu da saltoka, lirain, hankaren bueltan jira egin eta lurrean labaindu da besoak luzatuz eta belaunak sabelean bilduz.

–Amodioa, ai –egin du hasperen hirukiak eskuturra tolestuz kokotxaren azpian– hain da eskasa iparraldeko paraje elurtuan, hainbesteko du mozkorraren masail gorrituen eta… ahanzturaren antza– oin eta hanka biak kulunkatu ditu balearen isatsa iduri, bilo ilunak turrustan irristatu zaizkio bisaiatik eta ilargi odoltsuaren bezalako ezpainak ireki– Grabatuta ditut buruan Baba Yaga-k esandako hitz zehatzak: «Esaiozu Anuskari Andriuxa ezagutuko duela».

–Andriuxa?! –erreakzionatu du Anak behingoagatik.

–Bai ba, Andriuxa. Moskutik etorritako mutil koxkor gaztea, ehungile ezin txiroagoen familiakoa. Barailezur zabala eta ezpain hertsiak, egun hodeituen gisako begi grisak, azal zurbila eta gogorra, boltxebike porrokatua. 20 urte dituzunean, udazken partean, hark zama batzuk eramaten lagunduko dizu eta zuk jatekoa eskainiko diozu, elkarrizketan hasiko zarete, ez diozue elkarri begiradarik apartatuko, eta patuak batu zaituztela ulertuko duzue.

–Andriuxa astakilo nazkantea besterik ez da, lagun basatiak ditu eta harriak jaurtitzen diote elkarri, ez naiz berarekin inola ere maiteminduko –esan du Anak marmarrean– iraultzaile plantak egitea gustatzen zaio, baina ahulekin tematzen da.

–Ondo da –esan du Maiakovskik buruko ile nahasiak hazkatuz– hitz egin dezagun orduan… patuaz.

–Patua –errepikatu du ozen eta hotz hirukietako batek. Gorputza tente eta zurrun iltzatuz– Jainkoak Dostoievskiren bizarra dauka eta bere akats berbera –besoak zabaldu ditu osotasuna besarkatzeraino– zortearen bideak baldarkeriaz ikertzen ditu, batzuetan ondasunak ekartzen dizkigu, besteetan berriz, miseria.

–Nik ez dut jainkoan sinesten –esan dio Anak supituki eta irribarrez– ez dugu erabaki non eta noiz jaioko garen, egia da, baina tokatu zaigun pertsonaiaren historia idatz dezakegu. –Zein da historia hori Anuska? –galdetu dio Vladimirrek.

–Ez dakit, oraindik ez dut erabaki.

–Ez duzu inolako sinesmenik?

–Jaio eta hil egiten garela, hori da sinesten dudana.

–Oso ondo esana –iritzi dio Maiakovskik –eta zer sinesten duzu heriotzari buruz?

–Zeure buruaz beste egingo duzula, literaturaren historiako liburuan irakurri dudanaren arabera.

–Zer diozu? Nik neure buruaz beste egin?... Ja! Ezta pentsatu ere!

–Baietz ba, 1930eko apirilaren 14an zeure buruaz beste egingo duzu bihotzari tiro eginez.

–Ez da posible… Zer egun da gaur?

–2012. urteko otsailaren 21a.

– Aja! Hau ez da patua, maitagarriaren lilura baizik!

Odei Ruis Sarrias

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli