Iritzia eta gogoeta

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Irene Gil Legarra: "Hondar-aleak paperean nola..."
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

 

 
Egunerokotasunaz solasa
"- Gertatu diren gauzak kazetetan diatozak -erantzun
zuen idazleak-, gainera errealitatea bizi egiten denez
ez duk  hainbeste kondatu beharrik.
- Orduan, erealitatea azaldu nahi ez baduk, zer
nahi duk nik? galdetu zuen izalak"
J. Sarrionandia, Narrazionak: Itzalarekin solasa
 
Atsedenaldia aprohetxatuz bulego ondoko tabernara inguratu  zen Mikelekin kafe bat hartzera. Kazetariak ziren biak eta, ia jende gehiena bezala. laneko kontuez hizketan aritzen ziren lanetik atera ondoren ere, lanean nahikoa denbora pasatzen zutela eta laneko kontuek lantokian gelditu behar zutela pentsatuta ere.Artikulu batekin bueltaka zebiltzan, nondik heldu, zer forma eman, zer kontatu eta zer utzi alde batera. Idazle ospetsu baten egunerokoak argitaratu berri zituen argitaletxe batek, eta horien berri emanez, egunerokoan inguruko hausnarketa egin nahi zuten artikuluan. Idazlearen lana hobeto ulertzen laguntzen al zuten eguneroko horiek? Egunerokoan idatzitakoaren arabera ulertu behar ziren bere nobeletako pertsonaiak eta pertsonaien bizitzak? Zer ekarpen egiten zion. edo egin behar zion, idazlearen egunerokoak bere obrari? Idazlea al zen egunerokoan idazten zuena? Edo aide batera uzten zituen irudimena eta lanerako gainerako tresnak - lanerako tresnak balira bezala - egunerokoan idazten zuenean? Zein sinesgarritasun zuen egunerokoan kontatutakoak? Errealilatearen egiazko kontaketa al zen? Ala bazuen fikzioaren trazarik?.Fikzioak ezin al du egiazkoa izan? Fikzioak ez al du errealitatearen berri ematen? Ezin al daiteke faltsua izan egunerokoan datorren kontaketa ez-fikziozkoa? Ba al dago honelakorik? Errealitatea fikzioarekin zerikusirik ez duen zerbait al da? Eta fikzioa errealitatearekin zerikusirik ez duena? Non bukatzen da bata eta non hasi bestea? Fikziozko errealitatearen zein kontakizun gordetzen du egunerokoak? Errealitatezko fikzioaren zein datu? Noren kontaketarekin bat egiten du errealitateak? Noren daude errealitatearen gidoia eta gidaliburua? Zenbateraino bat egiten dute eta zenbateraino dira ezberdin egunerokoan kontatutakoa eta errealitatea, fikziozko bi begi sentikorrez behatua?
 
Kazetarien atsedenaldia aspaldi bukatu zen. baina galderek, nolabait, bizitza propioa hartu zuten, fikziozko errealitate propioa

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli