Iritzia eta gogoeta

  • AGIRRE SIRVENT,Pili " Birziklapena"(Iritzia)

    AGIRRE SIRVENT,Pili " Birziklapena"L.Luma berrien eleak . 2005, 3.zenb.4-5.or. Energia ezin da ez sortu ezta deuseztatu ere, eraldatu besterik ez da egiten. Errausketa, beraz, materiaren eraldaketa hutsa da, eta geure burua engainatu egiten dugu zaborra erretzean gure arazoa hauts bihurtuko dugula uste dugunean. Izan ere, metodo honen bitartez kalteak urrutira bidali besterik ez baitugu egiten...

  • AIERTZA, Maribel "Akordatzen " (Iritzia)

    AIERTZA, Maribel "Akordatzen " Luma berrien eleak 2005, 2 zenb. 5 or. Akordatzen naiz nola erreskatatu genuen Lilith Bibliako lerro ezabatuetatik; eta ahanzturaren amaraunak kenduta goreneko aldarean gurtu genuela emakumeen aitzindari. Akordatzen naiz luzaz jolastu genuela Plagiokin Bernardo talde buru hartuta; eta ez jolas-orduan preseski.

  • AIERTZA, Maribel "Ideiak eta barraskiloak" (Iritzia)

    AIERTZA, Maribel "Ideiak eta barraskiloak" Luma berrien eleak 2005, 2 zenb. 7 or.Azkenean aurkitu dut idazle izan eta gosez ez hiltzeko platera. Oker zeundeke bidea idatzi behar nukeela uste baduzu; ogia busti nahi baldin badugu idazle-sukaldari izatea beste erremediorik ez daukagu gurean. Horretara jarrita, gaiak aukeratzea eta biltzea izan daiteke zailena.

  • ARANGUREN MUGIKA, Josune "Gogo eta gogoeta" (Iritzia)

    ARANGUREN MUGIKA, Josune "Gogo eta gogoeta" L.Luma berrien eleak.2005, 2.zenb.6.or. Gogoz hasten den oro gustura bukatzen dela esaten zuen amamak. Eta mugaegun jakin bat duten esperientziak gehiagogo aprobetxatzen omen dira, horrexegatik, bukatzen direlako, ez direlako betiko, beste zerbaiten atari izan edo ez, pausoa pauso delako beti. Hala gertatuko zait niri ere... 

  • ARREGI EIZAGIRRE, Odei " Trikornioarekin ametsetan" (Iritzia)

    ARREGI EIZAGIRRE, Odei " Trikornioarekin ametsetan" Luma berrien eleak Zenb. 10, 2012, 7-8 or.Bart gauean bat-batean esnatu naiz, izerditan blai. Guardia Zibil batekin egin dut amets eta gustatu egin zait. Trikornioa zeraman jantzita, eta bere biboteak kilimak egiten zizkidan. Irudi horrek berriz lo hartzea galarazi dit, eta, ohean

  • ARTOLA ECHEVERRIA,Amaia" Bakarrizketan" (Iritzia)

    ARTOLA ECHEVERRIA,Amaia" Bakarrizketan" Urduri nago, ezin besterik esan. Hamaika aldiz aterata ere oholtza gainera beti sortzen zait bamian urduritasuna, lehen aldiaren beldurra. hanka sartzearen beldurra, ezinegona. kezka, tximeleta eta inurriak gorputzean barrena.... Beti, beti da berdina eta hainbestetan errepikatzen den zerbaitetara ohituta egon beharko nuke baina ez. ez naiz ohitzen eta urduri nago.

  • AURREKOETXEA,Arantxa "Akordatzen naiz"(Iritzia)

    AURREKOETXEA,Arantxa "Akordatzen naiz" Luma berrien eleak 2005, 2 zenb. 4 or. Iaz, Idazle Eskolan hasi ginela: boligrafoak dardarka, orri zuriak gure zain. Akordatzen naiz lehenengo esaldia idazteko aste beteko epea eman zigula irakasleak eta Perpetua, Cortazar, Calvino... irakurri genituela. Akordatzen naiz larunbatero klasera joaten ginela eta kafea hartzera, etxerako lanak ez zirela errazak eta irakasleek ez zutela etsi.

  • AZKARGORTA RUIZ DE EGINO,Laida " Nola igaro egun bat ezer pentsatu gabe"(Iritzia)

    AZKARGORTA RUIZ DE EGINO,Laida " Nola igaro egun bat ezer pentsatu gabe" Luma Berrien Eleak 2005  3 zb. 10.or. Oizeko seietan esnatzen naiz egunero. Gogorra da, oso gogorra. Horregatik iratzargailu tradizionala izorratu zitzaidanean izorratu nuen nik bera. Irrati-iratzargailu horietako bat erosi nuen, errazago esnatuko nintzelakoan.

  • ECHEVERRIA ARTOLA,Amaia" Beti berandu" (Iritzia)

    ECHEVERRIA ARTOLA,Amaia" Beti berandu" Luma berrien eleak, zenb: 11, 7or

  • EGIGUREN AZKUNE,Ekhiñe"Bränskint.Hiri zatiak edota hiria" ( Iritzia)

    EGIGUREN AZKUNE,Ekhiñe"Bränskint.Hiri zatiak edota hiria" TXALAPARTA. Aitortzen dut; umetan maite nituen ipuin ilustratuak eta orain ere oso gustoko ditut. Bakoitza bere zoroak bizi badu, ni marrazkiek zoratzen naute eta halaxe, nire azken aurkikuntza; Bränskint.

  • EGIGUREN AZKUNE,Ekhiñe"Le Havre; gizartearen azpi dardarak"(Iritzia)

    EGIGUREN AZKUNE,Ekhiñe"Le Havre; gizartearen azpi dardarak" 59.DONOSTIA ZINEMALDIAIkusiko duzuena pelikula bat da, hala izendatu beharra dagoelako zinema jaialdi batera aurkezten den oro. Baina hau ez da pelikula bat; hau katastrofe bat da”.

  • ETXEBERRIA ZUFIAURRE,Izaskun "Gazte haiz, gazte" (Iritzia)

    ETXEBERRIA ZUFIAURRE,Izaskun "Gazte haiz, gazte". Aparque a la derecha y apague el motor. Documentación. Castafiorik aspaldi ikusi gabeko Haddock kapitainari zera esan zion: “O, zu beti bezain gazte eta galanta, nire bihotzeko itsasgizona”.

  • ETXEBERRIA ZUFIAURRE,Izaskun "Haserre gaude, etxekoandre" (Iritzia)

    ETXEBERRIA ZUFIAURRE,Izaskun "Haserre gaude, etxekoandre" . Haserre gaude, etxekoandre. Zurekin, bai, etxekoandre, gure denon etxekoandretzat zure burua izendatu duzun horrekin. “Familia batek bere etxean egingo lukeen legez” esan duzun horrekin.

  • ETXEBERRIA ZUFIAURRE,Izaskun "Hodei bat ekarriz gero,soilik" (Iritzia)

    ETXEBERRIA ZUFIAURRE,Izaskun "Hodei bat ekarriz gero,soilik" Urtero bezala, ospatu berria dugu Liburuaren Eguna, 1996tik, hain zuzen, UNESCOk aldarrikatu zuenetik. Apirilaren 23an ospatzen da egun horretan bertan jaio baitziren Cervantes, Shakespeare eta Garcilaso.

  • ETXEBERRIA ZUFIAURRE,Izaskun "Lehoiez eta saiez"" (Iritzia)

    ETXEBERRIA ZUFIAURRE,Izaskun "Lehoiez eta saiez"Martxoaren 15ean Iruñeako Katakrak liburu-dendan Sabino Cuadrak aurkeztu zuen “Arrojado a los leones” liburua. Izenburu esanguratsua duen eta ezin esanguratsuagoa duen argazkiaz lagunduriko azalean tente agertzen zaigu politikari nafarra Daoiz?, edo Velarde? izena duen brontzezko lehoiaren begirada arranditsuaren begiradapean. 246 orrialdeetan Cuadrak

  • ETXEBERRIA ZUFIAURRE,Izaskun" (Bar)zinismoa"(Iritzia)

    ETXEBERRIA ZUFIAURRE,Izaskun" (Bar)zinismoa"Zinismo kontzeptua  cynismus latinetik heldu da, nahiz jatorria grekoa duen.

  • ETXEBERRIA ZUFIAURRE,Izaskun"FESTARAAA, FESTARAAAA ! " (Iritzia)

    ETXEBERRIA ZUFIAURRE,Izaskun"FESTARAAA, FESTARAAAA ! " Gorputzaren jarrera pixka bat beharturik, besoak luze-luze argazki-kamera bati heltzen diola, enkoadraketa perfektua bilatzen ari den gizonezko heldu bat ikusten da lehenengo planoan. Irribarreak begi txikiak gehiago itxiarazten dizkio. Bigarren planoan, lagun gehiago ikus daiteke, denak argazki-kamera eskutan dutela. Turista-taldea dirudite, hain zuzen ere, asiarrak.

  • GALARRAGA ARRIZABALAGA, Haizea" XXI.mendeko soldadutza"(Iritzia)

    GALARRAGA ARRIZABALAGA, Haizea" XXI.mendeko soldadutza" Luma berrien eleak zenb.10, 2012, 6-7-or.Adindun jakintsuek ordea, kontatu izan didate, anitz aldiz, armadan zibilek egiten zuten zerbitzu militar behartuaren inguruan hainbat bizipen. Gaztea naiz orain eta are gazteagoa nintzen soldaduskaren amaiera dekretatu zenean.

  • GIL LEGARRA, Irene " Danbor-Hotsak danzigetik" (Iritzia)

    GIL LEGARRA, Irene " Danbor-Hotsak  danzigetik", 2011-01-08 Donostian dagoeneko entzuten diren danbor-hotsek Latorrizko danborra filmaren eskena bat ekarri didate gogora. Danzig, indar nazionalsozialistek hartutako hiri poloniarra. Desfile militarra: uniformeak, esbastikak eta musika bandak non- nahi.

  • GIL LEGARRA, Irene " Ez bankari, ez anarkista" (Iritzia)

    GIL LEGARRA, Irene " Ez bankari, ez anarkista" Luma berrien eleak Zenb.10, 2012, 10 or. Gaur ere berdin. Gaueko 21:45 inguruan , gaueroko zereginetan: batak zabor-poltsak edukiontzietara, besteak kartoitzarrak edukiontzietatik; elkar agurtu eta nor bere etxera. Ni bitartean lehiotik, ekidistantzian.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli