Karmele oroituz Pertsona bat hiltzen denean ohikoa izaten da berari buruzko hitz ederrak esatea. Gaurko honetan Karmelen Igartuaren inguruan hitz egitea egokitu zait niri, eta lau hitzetan definituko dut: emakume konprometitua, koherentea eta sortzailea. Eta nago, ezaugarri horiek ardatz hartuta, aurrez aurre egin ziola bizitzari
azken momentura arte; are gehiago, esango nuke une zailetan ere, sortzea eta idaztea ezinbestekoak bilakatu zitzaizkiola gertatzen ari zena ulertzeko, sufrimenduari zentzu bat emateko, hurbileko heriotzari beldurrik gabe begiratzeko. Guri ordea, maite dugun pertsona hori galtzean zera iruditu zaigu... heriotza goizegi etorri dela bere bila. Hala ere, sinetsita nago pertsonak hiltzen direnean bere ideiak, bere obrak bizirik jarraitzen dutela, bilakaera propioa garatuz. Eta Karmelerenak gugan daude: Hitzak orbainetan, Denbora enararen hegaletan eta «Poesia baita laburpena. Bizitzarena», Karmelek ongi zekien bezala. |
Iritzia eta gogoeta
VALOIS NUÑEZ, Carmen " Karmele oroituz" (Iritzia)
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Valois Nuñez,Mª Carmen
- Kategoria: IRITZIA ETA GOGOETA
- Bisitak: 2478