Poesia

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Eta behin lurrak ortzia ukitu zuen" (Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Eta behin lurrak ortzia ukitu zuen" Hitzak orbainetan.Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.... Eta behin, lurrak ortzia ukitu zuen (zuk maitatzen nauzunean bezala) eta orduan jakin nuen poesia ez zela munduan irakurtzen zailena, aitzitik, burua laxatu, gerria malgutu eta bihotza bete-bete betetzen duela; eta gaur, nahi baduzu, ortziak laztanduko du lurra.

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Euria"(Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Euria" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Orbaina: “Zauria zoldu ondoren -azalean- geratzen den marka” Adorez 4. Euria Bi eskuak ondoan jarrita katilua eratu, eta urtuta datorren ortzia edan, lurrerako bidean, eta ase, barru lehorra.

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Ez dizkinat esango" (Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Ez dizkinat esango" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Ez dizkinat esango ez direnak; eta diren guztiak ezin esango dizkinat; eta bazakinat, esan gabekoen artean izango ditun esan nahiko nizkinakeen nireenak, eta ederrenak; horiexek zitunan hiretzat gordeak nituenak.

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Ez lekuak" (Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Ez lekuak" Hitzak orbainetan.Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Ez lekuak ez denboretan bizi dira eta paradisuak dira; noizbait, urdin eta berdean desiratutako bide malguak; irribarreka marraztutako erreka kantariak; zure koloretan jantzitako lorategiak; norabide libreko lurralde mugagabeak; edo... bost izarretako hotelak. Ez lekuak.

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Ez naiz zuri minerako sortu" (Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Ez naiz zuri minerako sortu" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK FundazioaEz naiz zure minerako sortu zugan. birsortu naiz zu maitatzeko, zuk maita nazazun; eta, minutuetako distantziak edo elurrak beldurtzen banaute, zu barik bizi nintzenekoa gogorarazten didatelako izango da.

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Fereka daiteke orbain urdindu bat"(Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Fereka daiteke orbain urdindu bat" Hitzak orbainetan Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK FundazioaFereka daiteke orbain urdindu bat; eta itsaso urdin batek fereka dezake, eta itsaso beltzak, eta gorriak; fereka daiteke azala eta negarra eta barrua eta gogoa; eta fereka dezake haizeak, eguzkiak, irribarreak edo eskuak;

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Gau batean amestu dezaket"(Poesia"

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Gau batean amestu dezaket" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Gau batean amestu dezaket nire historia, eta geroa; loak hartzen nauenetik esnatu arteko ez denboran, eta aldatu izaeraz eta eten nekea. beste batzuen ametsetan bizi naiz, ordea, itzarrik, beti itzarrik, preso; beste batzuen gauean historia haien neurrira eraikitzen eta ez naiz, ez, nirearen jabe, loak hartzen nauen arte....Ahaztu zitzaidan asmoa, ahaztu ametsa, ahaztu izan nahi nuena. Hona naizena edo ni izatea nahi dutena.

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Gauak egunari" (Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Gauak egunari" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa. Gauak egunari egunsentian fereka; argiak eta ilunak ilunabarrean muxu - arnasa bat behar zuen ez zenak , izateko - eta hondartzak olatua, itsasoaren isuria.

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Gaueko azken orduak" (Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Gaueko azken orduak" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Gaueko azken orduak goizeko lehenetan du atseden. Geldirik isilik bare lo etxe –barruak- farola –itzaliak- ametsak posta kutxa –horiak-, gutun –lotsatuak- teilatuetako antenak –mundua- asmoak harriak –memoria- banku berdeak –zain- ardurak zuhaitz loratuak –eskaintza- debeku seinale –gorriak- pentsamenduak liliak eta arrosak

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Gutuna"(Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Gutuna" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Gutuna Paper zati zimurra, lurrean zapaldua; bihotz, heriotz, pasiozko orbain urratua, tinta beltzetan ezkutatua. Agur, maite maitea

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Han"(Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Han" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Han... Nevadako lertxunetan bakardade estigmatuak izenak izanak eta bihotzak enbor izerdietan markatuak - kate beltzak nabarmentzen dira orkatiletan, iraganari deika -

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Harria"(Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Harria" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Harria Bata bestearen ondoan gainean tartean beste guztiak bezalakoa zirudien. Zirudien. Baina bakana da jaso dudana, neurera; gorrizka borobildua erdi-erditik eztenkatua, zulatua. Bete soka larruzkoaz haren hutsa, estali zauria, eta lepotik behera zintzilikatu bihotz ondora, bihotz ondo-hondora.

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Harrizko harmailan"(Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Harrizko harmailan" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa. Harrizko harmailan eseri dira bata bestearen ondoan eta hain urrin, eta aspaldiko... harrizko harri karratu haien antzera, bata bestearen ondoan egokituak; antzinatik, isilik, bakan eta bakoitz eta bakar-bakarrik

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Hirekin" (Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Hirekin" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Hirekin arimaren erritmoan bizitzea ez dun hain zaila izango; higan dinate ez denborak eta ez lekuak eta ez izanak ezetzak ezerezten; hirean esan gabeko hitzez gozatuko dinat; hiretzat zitunan aro berriko ametsak.

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Ilargia bete aurretik" (Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Ilargia bete aurretik"Hitzak orbainetan.Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Ilargia bete aurretik dantzatu dut ilargi beteko gauean zurekin; lauretako hitzordua hiruretan dastatu, barruko kilimetan; neguan gozatu dut udako beroa; begiak itxita biluztu nauzu bihar esnatzean eta eraldatu loa iñuntz; hasi gabeko denboran baita zilegi eta posible, eta ederra... dena; eta gogoa libre.

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Ilusioa ez dena da" (Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Ilusioa ez dena da" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Ilusioa ez dena da; eta ba da. Bizi gabe, bizi arazle, nahi, zorion perfektua (bazekien berak) eta eraiki zuen ilusiozko denbora eta maitasuna eta lainoak eta muxuak eta koloreak. Eta irudikatutakoa borratu zitzaionean (ez zelako) guztia borratu zen, itsu, gor, loa deitu zuen eta itzali, eta isildu bere sena, bera zena

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Izarrik ez zeruan-goizaldean-"(Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Izarrik ez zeruan-goizaldean-" Luma berrien eleak  2009, 7 Zb. 45 or.

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "K.622"(Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "K.622" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Vinilozko diskoan oparitu didan bihotz baten arnasa, lau haizetara zabaldutako poema idatzi gabea, eta nik, memorian gorde dinat esan gabeko hitz guztien artean, eta esandakoetatik ederrenen altzoan.

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Karakola"(Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Karakola" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Bazaukanat karakola bat etxean, aspaldi, Getariako hondartzan -itsasoak utzita bakar bakarrik- (karakola) topatu eta jaso ninana; hustasunez bete-betea zirudiena (karakola) belarrian jartzen ninan haren deia ulertzearren, eta, arnasa bat entzuten ninan nik (karakolan) etxekoek itsasoa zela esaten zutenean.

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Konta iezadazu" (Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Konta iezadazu" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Konta iezadazu paperetan bizi den pasioaz maitemindu zinenekoa; konta, eguneroko denboran iraun, eta, ez denbora guztietan sentitzen zenuen harenganako erakarpena dastatu zenuenekoa; konta iezadazu, berriz, eroaldiak bizirik zinela bermatu zueneko pasadizoa; eta konta, zure barruak gainezka egin zuenekoa, inon idatzitakoaren aldean ederra zena eman zenuenean, guzia isil-isilik isildu zeneko egun hartakoa.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli