Poesia

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Kristalaren beste aldean" (Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Kristalaren beste aldean" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Kristalaren beste aldean dago mundua: lurra eta ortzia; beste aldean dago, beti, dena, eta zu. Eder, erraz zeundelakoan egin dut bidea, eta gurutzatu direnean bion barruak, nik nahi zintudan zu, zuk ni gura.

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Leize-aho haietan"(Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Leize-aho haietan"Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Leize-aho haietan eguzki-lorea izatearen lekuko eta holaxe, - bihotz aldeko soinburu batean eguzki urdina markatu du emakume batek izan nahiaren aieru -

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Lilia" (Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Lilia" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa. Lilia Poetak biluztu zuen liliaren hostoek, hego haizetan, nora - eza gorputz; dantzan-dantzan lurreratu dira lili-lur zuriak; esku ahurrean bildu ditut berriz bat, bi, hiru... eta neure baitara ekarri. Ni nintekeen lilia; zu, poeta.

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Luma beltza"(Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Luma beltza" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Luma beltza jaso dinat lurretik. Emea dun luma galdu duen enara beltza. Berritu nahi ditin enarak soinean daramatzan babesak, erantsi nahi din soineko beltza, kolore bizitan jantzi hegaldia. Ez zakin enarak beltzak egiten duela bera, eder, bakan airean

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Mozarten adagioan" (Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Mozarten adagioan" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Mozarten adagioan etzan dut gogoa; askatu, nauzuna, eta iruditu zait inguru guzia eta nire unibertso txikia isil-isilik isildu egin dela, geldi-geldirik gelditu dela: gortinetako liliak eta astigarra, egurrezko altzairuetan eta lur azpiaren azpiko xomorroak eta leiho atzeko laino zuriak eta euria, bera; eta iruditu zait

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Nire arnasan izkiriatu duzu" (Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Nire arnasan izkiriatu duzu" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Nire arnasan izkiriatu duzu zureaz maitasunik ederrena, maitemindu batek, inoiz, paperean isuri duen eta ezinezko zirudien hura; (Ura, ortziak behin eta berriz lurrari eskaintzen diona; lurra, behin eta berriz ernaltzen dena). Bizitza deiadarka bizi-mintzetan. Nire arnasan.

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Oihanak eta mendi barruak"(Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Oihanak eta mendi barruak" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Oihanak eta mendi barruak aztarnetan diraute bizirik; koloretan eta koloretan berritzen dira izan zirenen arrastoak betiereko haitz-horma eta enborretan -gorputz osoan mila irudi urdinak, beltzak eta gorriak larrua jantzi biziz, bizia larru berriz, berriz ernaltze ahaleginetan-

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Orduko ekaitzak"(Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Orduko ekaitzak"Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Orduko ekaitzak orduko harriak orduko urak gaurkoak, guztiak zeru batek babestuak - orduko eta gaurko larmintzetan oinazturak -beldurrak- argitasun -indar- dira iruten, iruten dutenak bizia -

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele "Zurea nirean" (Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele "Zurea nirean" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa....zurea nirean, azalean, arnasan. biziak bizia deitzen duen erreinutik zentzumenek dastatzen dakiten mugetaraino;...nirea zurean, zoramena sudur mintzetan, eta memorian. *(Zure usaia du arnastu nahi dudan bizitzak)

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele" Beldurra omen zion"(Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele" Beldurra omen zion"(Poesia)

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele" Eta den guztia gobernatzeko afanean"(Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele" Eta den guztia gobernatzeko afanean"(Poesia)

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele" Isilak dio"(Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele" Isilak dio" Hitzak orbainetan. Felipe Arrese Saria.Olerkia.Euskaltzaindia.BBK Fundazioa.Isilak dio. Isilik eskaini dizut egunero bizia, badakielako isilak esaten hitzaren gainetik; isilik eskatu didazu eskua, isilik eman, hainbestetan zurearen beroa; isilik itaundu nauzu hitzetan eman gabe susmoak; isilik erantzunak; isilik igarri dizkidazu minak, isilik erakutsi beldurrak.

  • IGARTUA BENGOA ,Karmele"Eta edozein denboraren bueltan"(Poesia)

    IGARTUA BENGOA ,Karmele"Eta edozein denboraren bueltan"(Poesia)

  • IGARTUA BENGOA, Karmele"Amilka"(Poesia)

    IGARTUA BENGOA, Karmele"Amilka"  Gaurko minak aspaldiko haiek deitu ditu, eta erakarri begietara. Urtuta, masailean behera jaurti ditut berriz, memoriatik amilduz fideltasun egoskorrez gordetako eztenak. Malko isiletan isuri ditut eman gabeko muxuak, esan bariko berbak, antsiatutako ferekak, zure begietan igarritako mespretxuak, besteei eskaintzen zenizkien irribarreak. Lurrundurik doaz minak, ostera, edonoiz, zikloak agindutakoan, berragertuko direlakoan, eta astindu, berriz, bihotz nekatua.

  • IGARTUA BENGOA, Karmele"Bihar"(Poesia)

    IGARTUA BENGOA, Karmele"Bihar"  beldurra idatzi beharko ninake, gaur, zerbait idaztekotan eta mila galdera, inork ez erantzutekoak; idatzi beharko ninake bakarrik sentitzeaz, eta patuaren ezinbestekotasunaz; zentzu gabeko irauteaz, idatzi, eta, maiuskulaz bizitzeak eragiten didan egonezinaz. Idatziko dinat bihar, agian, itxaropenaz.

  • IGARTUA BENGOA, Karmele"Egia da ziotena"(Poesia)

    IGARTUA BENGOA, Karmele"Egia da ziotena"   DZAZT!! asmatu du, bete-betean asmatu ere zerbait ederra zena akabatzeko intentzioz jaurtitako gezi hilkorrak. Ikarak astindu nau, Eta zokoratu ezkutuko bazterretaraino. Han, kikildu egin da atzo arteko ausardia eroa; eta malkotan ito bizi poza. Bizi hotza gailendu zait, hil bizia egokitu. gorria ubeldu egin da, gogoa ahitu. Hemen, beste alde honetan ( egia da ziotena) ez dago ezer Ezer.

  • IGARTUA BENGOA, Karmele"Gorri urratuan" (Poesia)

    IGARTUA BENGOA, Karmele"Gorri urratuan" L. Luma berrien eleak,4. zenb.,38.or. Barrurik gardenean gorri urratuaren mozorroan etsipenen gordailua ezkutatzen da; egunez-eguneko aroz-aroko garaiz-garaiko bizipen garratzak giltzapetuta; AGURRAK BELDURRAK LOTSAK EZINAK

  • IGARTUA BENGOA, Karmele"Idatzi nahi nuke memoria"(Poesia)

    IGARTUA BENGOA, Karmele"Idatzi nahi nuke memoria"  Idatzi nahi nuke memoria, izan ginen haiek erantsi zidatena, sarri, gaueko lo orduetan hartzen nauen arnasa hura edo, itzarrik batzuetan igartzen dudan iragana, atzotik datorren sena, zentzumena, indar bat ezer jakin gabe ere jakitun egiten nauena. Idatzi nahi nuke naizena...

  • IGARTUA BENGOA, Karmele"Isilak dio"(Poesia)

    IGARTUA BENGOA, Karmele"Isilak dio" ISILAK DIO Isilik eskaini dizut egunero bizia, badakielako isilak esaten, hitzaren gainetik; isilik eskatu didazu eskua, isilik eman, hainbestetan! zurearen beroa; isilik itaundu nauzu, isilik erantzunak hitzetan bermatu gabe susmoak; maitatu zaitut, eta maitatzen paperean isilik, eta isilak bereak dituen baieztapen debeku zalantza eta askatasunaren babespean adierazi dizut, didazu, zaitudala, nauzula, ondoan, sinadura bariko kontratu mutuan;

  • IGARTUA BENGOA, Karmele"Kenian"(Poesia)

    IGARTUA BENGOA, Karmele"Kenian"L. Luma berrien eleak, 5. zenb., 38.or. Mozartek ferekatu zidanan barrua, hire izenean; eta pentsatu ninan zer ikusirik zeukatenan musikak eta azken aldian hainbeste erakartzen hauen geometriak, mugaezina denean bata, eta muga, bera, bestea; eta pentsatu dinat, batak eta besteak ertzik gabeko irudietan egiten dinatela bat, barraskiloaren maskorrean, edo zurrunbiloetan, itsasoak, laztanduz, malgutu eta hondartzan utzitako harri zurian, eta eguzkiaren baitako beroan eta Keniako ilargi bete batean.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli