Narrazioak
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Zunzunegi Garmendia,J.MÂȘ
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 26377
ZUNZUNEGI GARMENDIA, Juan Mari "Basoa" L.Luma berrien eleak.2005, 2.zenb.15.or BEGIAK ZABAL-ZABALIK zituzten, kliskatzeko ere ahaztuta; bazirudien hipnotizatuta zeudela, halakoa baitzen lau txorikumeen estasia. Pozaren pozez, bihotz-taupadek paparreko lumak astinduz, mokoz bestalde jaurti zituzten txioak txirikordatzeari ekin zioten, ingurunea lurrineztatuko zuen pentagrarna alai bat osatzeraino...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Lopetegi Senperena,Anttoni
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 25831
LOPETEGI SENPERENA,Anttoni "Inoiz berandu ez delako" L.Luma berrien eleak 2005,2. Zenb.18-19.or Kanpai-hots geldoek bankuetan eserita dagoen jendea altxarazi dute. Zerraldoa iritsi berria da; apaiza ate nagusira zuzendu da aldarerako bidea zerraldoarekin batera egiteko. Ez dakit Ferminek berak inoiz pentsatu ote zuen hainbeste jende bilduko zuenik...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Lopetegi Senperena,Anttoni
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 26143
LOPETEGI SENPERENA,Anttoni "Erabakia" L.Luma berrien eleak. 2005,3.Zenb. 22-23 or. Jonen begiak ez dira hain txikiak. Itxura erromantikoa ematen dioten betaurrekoak gau-mahaian utzi ditu eta instant batean nabaritu dut berezkoa duen begirada beltz sarkor hori nire gorputzeko zuntz finenak zeharkatzen; batbatean, lotsa galduta bezala, ibilaldi geldoa une batez eten dute, begi-ninien iluntasunean desio eta grinek itoalditik askatu nahi dutela nabaritu dut; arnasaren hats beroa, nire lepo txokoan sentitu dut; begiak itxita ez dut erreala den ezer ikusten eta arrazoia erne egotetik ia lokartzera pasa da; bere besoek aurrena, eskuak gidari, nire gorputza inguratzen eta dastatzen hasi dira eta berehala ekin diogu dantzari: gozoa, geldoa, baina, etenik gabekoa...
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 23681
ODRIOZOLA LACARRA, Ainhoa"SMS-a paradisutik" Luma berrien eleak 2005, 2 zenb. 10-14or.Oinak amildegiaren ertz-ertzean jarrita, basamortuaren goritasuna osoki ikus zezakeen, zabal zeru marraraino. Bere basamortua zen hura, bere zerua, baina aldi berean arraroa, ezohiko zeru eta basamortua. Supituki, oinutsen azpian lurraren sostengua falta zuela eta ikaraz, amildegian behera zihoala ohartu zen, garrasika begi-ahoak zabalduz. Atzera egin nahian astinduta esnatu zen, eta buruarekin osteko harri tontorra jo. Kokoteko minak baino gehiago, ipurdia lurrean jesarrita sentitzeak lagundu zion ametsetik ateratzen. Eskuaz burua igurtziz, baretu gabe oraindik bihotz taupadak, Ngiyak izpia ikusi zuen. Tribuko gizonezkoek goian jarritako ohol eta harritzarren artetik, lotsagabe sartzea lortu zuen argi izpi bakar filigranazkoa.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 26202
GARAITA ARZAK, Aritz"Sendaketa" Luma berrien eleak 2005, 2 zenb. 16-17 or. Sendaketa egiten ari nintzaiola hurbiletik ikusi nion gorputza. Aldaketen abiaduraz jabetu nintzen. Zauriak desestali eta kotoiez iodoa jartzen nion ateratako pustuletan. Egarriz bezala xurgatzen zuten likido horia. Oilaurren azpian ezkerreko bularralde lautua horizontalean gurutzatzen zion orbaina antzeman zitekeen, besaperaino; bestaldean bularraren memoria amorfoa zuen. Mahatsa eta mahaspasa zekarzkidan burura.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 25015
URBIETA ARANZASTI,Arantza" Anatomiazko lezioa" Luma berrien eleak 2005, 21-22 or. Zazpi bat ordu, besterik ez. Everesteko oinarrizko kanpamendua gertu dugu. Gibelean utzi dut hoteleko logela. Lehenik eta behin, ibaia gurutzatu behar. Eta zubirik ez. Azken egunetako eguzkiak goialdeko elurrak urtu ditu eta orain ura korrika dator, Sikim ibaian behera, ziztu batean, justu-justu zirauten zubi kaxkarrak eta guzti eraitsiaz.