Narrazioak
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 25563
ETXANIZ AIASTUI, Garbiñe " Buenos Aires" Luma berrien eleak 2005, 3 zenb. 20-21 or.Atsegin nuen bidaia-liburuetako pasarteak zuretzat irakurtzea, hori eta beste gauza batzuk. Orduan banekien gogoko nuela, liburuena, eta orain ere akordatzen naiz gure protokolo xume hartaz. Batzuetan, zulo bat sumatzen dut, hemen, sabelaldean, baina ez dut uste bakardadea denik, ez behintzat bakarrik egotearen bakardadea; horrelakoa uxatzen trebea bainaiz, nahi dudan guztietan hankaperatzen dut eta leihotik behera botatzen, oroitzapenek eta bidaia-liburuetan irakurritakoak lagun egin diezadaten.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 24760
GARAITA ARZAK, Aritz" Postaria" Luma berrien eleak 2005, 3 zenb. 24-25 or. Bezperako patata hondarrak arrapaladan eta gogo gabe irentsi, eta atearen zerrailari hiru buelta emanda atera zen etxetik Graeme. Gosariaren erre gustua ahoan zuela, haize hotza sentitu zuen aurpegian. Gogaituta zegoen patata erreak gosaltzeaz.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 24397
ZALDUA ZABALUA,Iker" Serapio Miranda" Luma berrien eleak 2005, 3.zenb, 26-27 or.Gosaria prest zuen, kafe usaia etxeko horma guztietan irristatzen zen, eta bere sudurzuloetara erori zen. Orduak baino, gogoak baino, horrek jarri zuen Martin sukaldera bidean. Beti egin ohi zuen bezala, eguraldiaren berri izan nahi zuen eta horretarako ez zegoen leihoa zabaltzea baino gauza hoberik. Iluna zegoen dena, behe-laino sakona eta hotza, oso hotza zegoen kalean.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 26820
IRIONDO EGUREN, Asier" Kimikako irakaslea" Luma berrien eleak 2005, 3 zenb. 28 or.Bere eskela ikusi dut gaur. Hamabost urte dira bere berririk ez nuela. Institutuko laugarren mailan Kimikako eskolak eman zizkigun aste batean. Ikasle gutxi ginen gure gelan. Astelehen, asteazken eta ostiraletako lehenengo orduan izaten genuen Kimika. Haurdunaldi baten ordezkapena egitera etorri zitzaigun. Lehenengo eguneko lehenengo minututik lortu zuen gure arreta bereganatzea.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 26046
INDAKOETXEA,Oihaneder " Hitzezko sekretuak" Luma berrien eleak 2005, 3 zenb. 29 or. Eta eskutitzak horrela kontatuko zion ahizpari: «Kaixo!: hementxe naukazu, ohi denez, zure mahaian ezarririk hitz batzuk idazteko prest. Hitzak: gaurkoan, besteetan bezain alaiak izango ez diren hitzak. Urrun zaituzte. Baina zu sentitu beharrak bultzatzen nau idaztera.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Administrator
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 27955
ETXEBERRIA RAMIREZ, Isabel" Edo agian" Luma berrien eleak 2005, 3.zenb. 30-31 or. Egun hartan berriro gertatu zen. Herensugeen kontu hura, alegia. Baziren zazpi hilabete herensugeak eta dinosauroak entzuten zituela, goizero-goizero, pertsianaren kontra oldartzen, orroka. Iratzargailuak jo baino zertxobait lehenago izaten zen, eta hasia zen ordurako amorratzen, eguneroko bisita haiek, tontamentean, lo-ordu dexente ari zitzaizkiolako lapurtzen. 2.170 minutu, hain juxtu, egindako kalkuluen arabera eta zertxobait biribilduz, nahiz ez zen bera zehaztasun ezaren zalea. 2.170 minutu. 35 ordu.