Narrazioak

Irudiak: Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Irudiak:Kristina Fernandez
Luma berrien eleak 10.zenb.
Luma berrien eleak 10Zenb.
Irudiak:Kristina Fernandez
ZAZPIKA GARAren aldizkaria
ZAZPIKA GARAren aldizkaria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

IGARTUA BENGOA,Karmele "Agur" Administrazioa euskaraz, IVAP 2007ko urtarrila. Kristalezko ate bikoitzetik sartu da Maria, beroki gorri-gorrian bilduta, mila koloretako eskularru eta lepokoaren babesean; poliki, irribarretsu. Atezaina egunon lasaiaz agurtu du. Ez ditu Jonek, baina, begiak ordenagailuaren pantailatik altxatu. Ez dute betaurreko txikien atzeko begi urdin langileek mostradorearen beste alderaino iritsi den Maria begiratu. Mariak badaki, ordea, Jonek badakiela han dagoela; izan ere, lau hilabete pasatu dira, astero-astero leihatila berdinera hurbiltzen denetik, aste bakoitzean hurrengo asterainoko bizi baimena bailitzan, Joni hitzordua eskatzen dionetik...

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

AZKARATE TORNER, Gorka "Edorta bertsolari" 2007an Idazle Eskolako bekara aurkeztua. Edorta, zer darabilk buruan, hire txanda duk, motel! Ametsetik esnarazi nau Imanolen xuxurlak; burua biratu eta lagunaren begirada kezkatia topatu dut nigan finko. Pilotalekuko harmailak ikuslez gainezka daude, denak niri begira, arratsaldeko nire lehenengo bertsoa noiz entzungo zain.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

MAIA URROZ,Ainara 2006ko abenduan "Bizenta Mogel" 2006ko abenduan “Bizenta Mogel” ipuin lehiaketaren bigarren saria eman zidaten Azkoitian, …eta lapurrari ilargia leihoan ahantzi zitzaion ipuin laburrarekinEsaldi hori bera irakurri dut duela gutxi orri zati batean, liburu baten orrialde bat markatzeko erabiltzen den kartoi markagailu horietako batean. Eta istorioak segitzen zuela ikusi dut. Orduantxe bihotz itxurako esku-zorro bat eskuetan, beltzez jantzitako neska gazte bat ikusi dut parean dudan etxebizitza baten teilatuan jauzika. Harriturik, lo-jantzia soinean dudala eta argia itzalirik, leihoa irekitzen dut, baina ez dut teilatuetako neska inon ere ikusten…

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

ZIAURRIZ ALBIZU, Maider "Zuriz" L.Luma berrien eleak, .2006ko Uztaila. 4.Zenb. 12-13.or. Ezin izan dut. Ezin. Nola, ba, Fernandoren aurpegia ikusita. Egia esan, ez dut gau ona pasatu, eta beharbada nekeak ere izan du eragina. Hamaiketarako prest nengoen, eta, hala ere, berandu iritsi naiz azkenean. Baina 20 minutuko atzerapena ere ez da hainbestekoa. Gainera, aitaren errua izan da, eta ez nirea, ni aspaldi prest nengoen eta. Prest edo, jantzita behintzat. 100 metro baino ez daude etxetik elizara, eta nik oinez joan nahi nuen, baina aitak ezetz eta ezetz...

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

ZUNZUNEGI GARMENDIA, Juan Mari "Ipuin laburrak"L.Luma berrien eleak. 2006,4.zenb. 16-21.or 1.- Kolorezko lapitzak hartuz, mundu berri bat pintatzeari ekin zion: urrearen koloreaz jantzi zuen DIN A-4 tamainako orria; hori laua zen, ertzik gabea. Egunsentia izenburupean sinatu zuen. Bihotzean zirauen itxaropenaren islada baino ez zen...

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

ZUNZUNEGI GARMENDIA, Juan Mari "Odolkiak ordainetan" Mugalari. GARA, 2006-6-24, 8.or . Zanbuluka egin zuen gertueneko bizilagunarengana eramango zuen bidexka bihurria, zanbuluka, noiz irauliko zihoan gurditzar bat bailitzan. - Nolatan hemen, Pedro? –galdetu zuen etxeko nagusiak harrituta. - Txerria hiltzeko aizto txukunen bat izango duzulakoan etorri naiz. - Aiztoa? Bai, nahi adina. Josepa! Ekar iezaiguzu kafe bana!..

Kristina Fernandez Irudiak

kristina fernandez

BABESLEAK

Laguntzaileak:

orkli

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago