Narrazioak
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Goienetxea Cereceda,Ekaitz
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 25919
GOIENETXEA CERECEDA, Ekaitz " The End" Mugalari.GARA , 2009-2-6 , 60 or. The End” denek ikusi dute. Berak, hori baino ez: film bukaera. Gainontzekoak hasieratik daude pantailaren aurrean, eta bera beti iristen da berandu. Beste guztiek oso-osorik ikusten dute pelikula, eta bera ez da ezertaz jabetzen. Koadrilaren lokalean hautsontziak mutxikinez beteta daude narrazioko gure protagonistak lanetik irten osteko lehen kanutoa biltzen duenerako.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Odriozola Sustaeta,Iñaki
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 24651
ODRIOZOLA SUSTAETA, Inaki "Buruaz beste" . Buruaz beste egin nuen egunean heldu zitzaidan Amerikako osabaren herentzia. Benetan penagarria. Nik ez nekien, jakin, Amerikan seniderik nuenik, eta ez nuen asmatu -nola bada?-, ondo jantzitako legegizona bidaliko zutela, sina nazan. Bi ordu lehenago heldu izan balitz, zor guztiak ordain nitzakeen; baina bizitza, eta heriotza horrelakoxeak dira, kontrolaezinak, gugandik kanpo dauden entitate ikusezin bezain eraginkorrak; nahi dutena, nahi dutenean, nolanahi egiten dutenak.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Goienetxea Cereceda,Ekaitz
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 25482
GOIENETXEA CERECEDA, Ekaitz " Hamaikatu"Luma Berrien eleak, 2008, 6.zenb. 15-16 or. Katu bat izan nahiko nuke. Ordu luzeak lokartuta goxo-goxo emateko. Begiak itxi eta gauzak usaimenarekin ezagutzeko. Luzammmpenak egiteko, plazer hutsez, eta ez kasu egin gabe gorputza izorratuta sentitzen dudalako.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Zubeldia de Esteban,Leire
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 25449
ZUBELDIA DE ESTEBAN, Leire " Iragarritako heriotza" Luma berrien eleak 2008 6. zenb. 19 or. Beroak betaurrekoak lurrindu dizkio. Hala ere, ez du bururik altxatzen lapiko paretik. Makarroiak desegiten ari dira denbora luzean sutan egon ondoren. Eltzean jira eta bira dabiltza, Anek eskuetan duen egurrezko koilararen etenik gabeko mugimenduaren eraginez.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Etxeberria Elexpuru,Andoni
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 25555
ETXEBERRIA ELEXPURU, Andoni " Olé Malmasin". Mugalari . GARA 2008-6-28 8.or. Beep! Beep! –esan du Bilboko alkateak. –Hiru ordu pasatxo behar dira trenez honaino etortzeko. Eta autoarekin, aldiz, bi-edo; auto ilararen bat harrapatuta gehiago ez bada... –Ezin ditzakegu donostiarrak gugandik horren urrun utzi. –
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Lekuona Ilundain,Aitziber
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 26446
LEKUONA ILUNDAIN,Aitziber" Topaketa" Mugalari. Gara , 2008-07-19, 7.or.Goizero bezala, gaur ere loak estuki besarkatu nau eta ezinezko egin zait ohetik ateratzea. Amak alferkeria dela leporatuko lidake; ni, aldiz, sinetsita nago gaixotasun kroniko batek jo nauela. Dena dela, gaurko saiakerak ere huts egin du. 10, 9, 8, 7, 6, 5, 4, 3, 2, 1...Ez duzue sekula probatu? Nik goizero. Eta goizero ohartzen naiz ez duela funtzionatzen.