Narrazioak
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Caminos Ikazuriaga, Haizea
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 21747
CAMINOS IKAZURIAGA,Haizea "Zapata dantza" Mugalari.GARA , 2010-5-14, 59 or.Txalo hotsa. Etenunea. Txaloa. Orpoketa geldiezina. Oholtza gainetik azkeneko zokoraino heltzen den zapaten oihartzun gorgarria. Begirada zurruna, tinkoa, begiak kliskatzeko ere astirik gabea. Betozkoa zimurtuz, kopetilun azaldu da, flamenkoa artedun dantzaldia dela sinetsarazteko, emakume urde bizarduna.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Agirregomezkorta Casals, Mikel
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 22099
AGIRREGOMEZKORTA CASALS, Mikel "Errinozerontitis sindromea" MugalariGARA, 2010-4-16. 59or.Azterketen emaitza artean klinikaren anagrama zuen gutun-azal txuri eta txukun batean sartu, eta buruko minez, lehen bezain nahasia atera nintzen mediku kontsultatik. Sendagilearen diagnosiak horrelaxe zioen:
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Auzokoa Olagoitia,Iban
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 39590
AUZOKOA OLAGOITIA, Iban"Zergaitik?" Mugalari GARA. 2010-4-2 , 60or.Zergatik? Zergatik galdetzen zenion zeure buruari etengabe, zenbat eta gehiagotan galdetu, erantzuna orduan eta errazago topatuko zenuelakoanedo. Zergatik? Zergatik zuri? Zergatik justu ondoen zeunden momentuan? Zergatik utzi zintuen inoiz ez bezala maite zenuenean? Zergatik?
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Lopez Askasibar, Xabier
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 22123
LOPEZ ASKASIBAR,Xabier " Sakrifizioa" Mugalari GARA , 2010-3-19, 59 or.NESKATXOA: Itxaronaldi itogarria. Neskato txikiak emakume bihurtzen dira udako gauetan. Poliziaren sirenen oihartzunak durundi egiten du kale zikinetan; paretetako arraildurek agurtzen dituzte garai hobeak; idazkuneko argi gorriak dir-dir islatzen dira koltxoi txikituaren gainean: MOTEL.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Lopez De Arana Arrieta,Inaxio
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 21287
LOPEZ DE ARANA ARRIETA, INAXIO "Eltxoa" Mugalari GARA 2010-2-19 , 59 or.Gaua zen eltxo baten hegal-hots gogaikarriak nire logelako bake-giroa zapuztu zuenean. Di-da altxatu, argia piztu eta galtzerdi zahar batekin “gautxori” madarikatu hura akabatzen saiatu nintzen. Baina alferrik, behin eta berriro saiatuagatik, beti ihes egiten baitzuen eltxoak, ni baino azkarragoa izanik. Ehiza ero haren ondorioz, gorputz-adarrak gero eta nekatuago nituen; betazalak, halako batean, ixten hasi zitzaizkidan, begiak guztiz estali arte.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Caminos Ikazuriaga, Haizea
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 22961
CAMINOS IKAZURIAGA,Haizea "Gutuna" Hogei urte pasatu dira Portugaldik, Euskal Herrira alde egin nuenetik eta desagertu nintzen egunean bertan hildakotzat jo ninduzun. Umezurztegiko haur denen sendiak ezagutzeko aukera izan nuen baina sekula ez nirea. Sekula ez zenidan ezer aitatu. Gorroto nuen nire burua inork maite ez ninduelako. Bakardadean negarrez pasatu nituen urteak, labana bat sehaskako burkoaren azpian loak hartzen ninduelarik, zainak mozteko behar nuen adorea ilunetan lortuko ote nuen itxaropenez. Baina hurrengo goizean begiak ireki eta pareta biluzi eta arrailduen artean esnatzen nintzen beti, zure agindupean.