Narrazioak
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Gorostarzu Etxebeste,Ione
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 26498
GOROSTARZU ETXEBESTE,Ione" Nire esku" Mugalari. GARA, 2009-5-29 , 68 or.Nire esku zaude. Botoitxoari behera sakatu diot, gero gora berriz. Besteari orain, ezkerrekoari. Zuregana zuzendu dut fokua eta berdea zara. Begi berdeak, aurpegi berdea, zure kamiseta zuria ere berdea.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Lekuona Ilundain,Aitziber
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 26762
LEKUONA ILUNDAIN; Aitziber "Parra egin" Mugalari GARA . 2009-5-15 or. 67. Larunbata, itzelezko mozkorra gainean. Aste osoan lan egin ondoren nekatuta nago, fisikoki indargabetuta eta psikikoki nazkatuta. Errutinatik
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Balerdi Aranburu,Iban
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 26431
BALERDI ARANBURU,Iban " Kurt Cobain" Mugalari GARA, 2009-5-1 , or. 68.Atzo Kurt Cobainekin egin nuen topo. Bertsioak jotzen dituen musika talde bat ikustera joan nintzen Gatuzain aretora. Hurbildu zitzaidanean, ez nuen ezagutu. Ilea motz, astebeteko bizarrarekin, aurpegi zurbila zuen, baina begiradari, aldiz, lasaia iritzi nion. «Kaixo lagun, surik bai?» galdetu zidan ingelesez. Eskainitako zigarroa onartu eta, kontzertua hasi bitartean, hizketan hasi ginen.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Maia Urroz,Ainara
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 26486
MAIA URROZ ,Ainara" Maitatzeko Prest ?" Mugalari GARA , 2009-4-17, or. 60.Maitatzeko prest, maitatua izan gabe ere? Galdera guztien erantzuna bakarrik gelditzeari beldurra omen dela entzun dut edota erran didate, baina nire bakardade eterno honetatik erran dezaket erantzun guztien galdera bakardadea dela eta erantzunak aunitz.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Vives Urbieta,Alaitz
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 26535
VIVES URBIETA,Alaitz "Autobiografia" Mugalari GARA 2009-4-3, or.67 .Elurrak autoaren aurreko kristala zuritzen zuen behin eta berriz; gero eta azkarrago, gainera. Eskuilen joan-etorria ez zen nahikoa azkarra, segundo bakar batez bada ere, kristala guztiz garbi ikusteko eta horrela, Oskarrek, joan-etorri bakoitzak uzten zion zirrikitutik begiratuta, ozta-ozta gidatzen zuen autoa, arrasto argiztatuan zehar.
- Xehetasunak
- Nork idatzia: Dominguez Noriega,Maku
- Kategoria: NARRAZIOAK
- Bisitak: 26590
DOMINGUEZ NORIEGA. Maku" Izeba Pantxike" Mugalari GARA , 2009, 59or. Uda hartan, izeba Pantxike oporrak pasatzeko familiaren baserrira itzuli zenean, berarengan ohikoa ez zen jarrera sumatu genuen: alaiago zegoen, irribarretsuago, berritsuago... bizitzeko gogoa zerion poro guztietatik.