Solas eta jolas

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
Marinarentzako gutuna,Moskun

Moskun, 1923ko abuztuaren 13an

   

Marina maitea:

Bozkario handia izaten da beti zure berri jasotzea, zentzumenetarako gozagarri baitzaizkit zure ele hurbilak. Irrikan nago zure azken lana begi-bihotzetan hartzeko, ametsetan ikusten dudan zure irudiari ñabardurak margotuko dizkioten bertso eta ahapaldi horiek irakurtzeko. Ziur naiz bizi dudanaren leungarri ere suertatuko zaizkidala; hala bitez!

Irakurtzen dituzun kazetek ez diote gezurrik, baina zaude lasai, Berlinetik alde egitea erdietsi dut, azkenean. Hango egoera ez da xamurra izan asteotan. Salneurri eta soldatek gora egin dute sinesgaitz dirudien moduan, jarriko zara tren txartel bat erosteko ilaran, eta txanda iristerako bost aldiz garestiago ordaindu beharko duzu, alajaina! Lazgarria da etxekoandreak dendaz denda haztamuka ibiltzen ikustea, estu eta larri, salneurriak eguneratu gabe dituen saltokiren bat topatzeko itxaropenez. Eguneroko ogia bilatzeko premiak agerian uzten du gizakien ankerkeriarik gordinena. Neure poemek gosea berdintzeko gaitasuna balute, zeureak nire arimarako sendagai diren bezala!

Marina maitea, gaur ere zure hitzen abegian oheratuko naiz.

Pasternak

 

Nerea Balda

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli