Solas eta jolas

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
Marinarentzako gutuna, Alexanderek

Berlin, 1923ko Abuztuak 15

   

Uvashaimaya Marina,

Berlinetik kanpo eman ditudan egun hauek hutsak izan dira zure berririk gabe, eta biziki poztu nau zure gutunak aurkitzeak etxera itzuli naizenean. Berriro ere, txundituta geratu naiz. Eta eskerdun.Eskerdun, zure jakituria nirekin partekatzeagatik, ni ohore horren duin naizela irizteagatik. Eskerdun, eskertzen didazulako poeta izendatzea eta ez poetisa, besteek, ezjakinek, esaten dizuten bezala. Eskertzen dut eskertzea. Eskerdun, ni maitatzeko duzun ahalmenagatik, zaren guztia emanez, zuretzat apur bat ere gorde gabe. Eskerdun, bizirik sentiarazten nauzulako eguneroko bizitzaren basamortuan oasi hau eskaintzen didazunean. Eskerdun, nigan beste inork ikusten ez duena ikusteagatik, bereizteagatik, gorputzetik haratago, azaletik haratago, beste inor baino ederrago sentiarazten nauzulako, beste inor baino garrantzitsuago.

Dorogaya Marina, nire bizipozaren iturburu zaren hori, nire sorleku, nire itzulera, nire etxe... Ni ez naiz uste duzun hori.

Aleksander

Teresa Andonegi

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli