Solas eta jolas

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 4 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Inactive
 

Lanparako jenioa

luma19

Gizon bat Kaliforniako hondartza eder batetan pasieran dabil eta lanpara zahar batekin egin du topo. Bi aldiz pentsatu gabe, lurretik hartu eta igurtzi egiten du. Bat-batean jeinu berde bat ateratzen da lanpararen ahotik eta hau esaten dio:

- Ondo da, ondo da, lanparatik atera nauzu. Betiko kontua. Baina hilabete honetan jada lau aldiz atera naute eta hainbeste gurari betetzeaz nazkatuta nago. Beraz, ahaztu itzazu hiru gurariak, zuk bakar bat izango duzu eta.

Gizonak, harean eseri eta tartetxo bat pentsatzen egon ondoren, hau esan zuen:

- Beti ezagutu nahi izan dut Hawai baina hegazkinek beldur ematen didatenez, ez naiz inoiz joan... Beraz, eraiki dezakezu hemendik Hawaiera doan zubi bat, honela kotxez joan ahal izateko?

Jenioak, barre algaraka, esan zuen:

- Hori ezinezkoa da. Pentsatu zenbat gauza planeatu behar diren. Zer luzeera izango du zubiak? Zenbat diru beharko da? Zenbat altzairu? Ez, ez, beste gauza bat pentsatu behar duzu.

Orduan, keinurik egin gabe, hau esan zuen:

- Ba... Ni lau aldiz ezkondu eta dibortzioatua naiz. Nire emazte guztiek bihozgabea eta axolagabea nintzela aurpegiratu didate. Orduan, nire guraria emakumeak ulertzea izango da, zer sentitzen duten, isilik daudenean zer pentsatzen duten, zergatik egiten duten negar, « ezer » esaten dutenean benetan zer gertatzen zaien jakin... Laburbilduz, zoriontsu izan daitezen zer egin behar den jakin nahi dut.

Eta jenioak hau erantzun zion azkar :

- Lehen aipatu duzun zubia... hiru edo lau biderekin nahi duzu?

Lide Iparragirre

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli