Solas eta jolas

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak

Erabiltzailearen balorazioa: 4 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Inactive
 

harri- kadak

irenegil8  
   
pdf  

Denok daramagu Saralegi txiki bat gure barnean... edo Perurena bat, nahiago bada. Hori otu zitzaidan lehengoan lagun atzerritar bati harri jasotzaileen berri ematen ari nintzaiola. Luze mintzatu ginen kirolarien prestatze-lan eta jardunaz, modalitate ezberdinen teknikaz, harrien forma eta tamainaz, arautegiaz, epaileaz... baita ere, baserritarraren eta kirolariaren jardunen arteko lotura estuaz.

Lotura hori estua zen hastapenetan, eta estua da oraindik ere. Euskal Herrian harriak jasotzea kirola izateaz gain, eguneroko praktika ere bada. Gogoz aritzen dira guri harriak jaurtika Madrildik batzuetan, Gasteiztik besteetan; forma eta tamaina ezberdinetakoak, baina pisu handikoak den denak. Guk jasotakoak bizkarreratu behar izaten ditugu eta oso urriak dira kargak arintzeko dauzkagun aukerak. Leporaino altxatzen asmatzen dugunetan ere, atsedenik ez... hurrena datorrena zamatsuagoa izango da, edo irristakorragoa, edo eusten zailagoa... Harriak arlo eta bazter guztitean, non- nahi.

Honen harritza zabalak dituen herriak itxaropentsu begiratu behar dio etorkizunari alderdi politiko berri baten idazkari orokorra Geologian doktore bada.

Irene Gil Legarra

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli