Kursifoniko
Kursifoniak aparte uztea
izan zen lehen baldintza.
Bigarrena, karamelua eta sexua
gertuegi zeudenean, urruntzea.
Gero, pixkanaka joan nintzen,
errenditu nintzen arte, aspertu
eta azken orduko larrutzeak,
karamelu bihurtu nituen,
alperrikako plazebo.
Haiek ere ez ninduten salbatu.
Hau aditu duzunerako, iragana ebatzi dut.