Poesia

Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Luma berrien eleak
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 Konformidadeaklina bo bardiIrudia: Lina Bo Bardi

Errekari gauak dituen orduak
ahaztu zaizkio,
ertzeko harri pusken oihartzunak
haren uretan aurkitu dituelako
izozturik.
Lore deserrotu bat,
gizaberearen aurrean ere bizitzak
nahiko ausardiarik ez duelako bere burua
kausitzeko.
Aurrera dirau gauak
eta bere aihenak,
baretu nahi duzun tigre basati bati aurkibidea
emango lioke jaten
alboko putetxe
neonezkoan.
Belar txarrak inork ez ditu erauzi
golpetik sekula
eta han behean oraindik
osteguna da,
zeure begien sintesian
paraturik.
Dena gerturatuz zabaltzen da
amildegi baterantz,
bertan itxarongo zaituen eskuak
zoramenaren moldez
aurkitu nahi dituelako,
lubrikante usaina ez duen
etxe batean esnatzeko
hitzak hiztegian.
-Furgoa parkingean zeukanat,
nola esaten da “bagoaz” 
errumanieraz?
Bihar itzuliko da
berriro ere, gidoi bat atzerago
nola argitu asmatzen ez duen
biogizonaren itzala,
eta hegaberak berdin berdin
iragarriko dute trumoia datorrela,
eta inork ez du salbazioa beragandik
kanpo
bilatuko beharbada.
Erreka zulatua geratuko da bihar,
putetxe ateko ilarek
mundu zoriontsuaren ordez
horrenbeste konformidade
estaltzeko:
larrosa bat
furgoneta baten alboan.

BABESLEAK

Laguntzaileak:

  orkli