Galtzerdi txikiak eta hortzik gabeko irribarreak
pixoihalak, hortzik gabeko negarrak
hiru kiloko pozak
hiru kiloko minak
ezinak
bazkaririk gabeko egunak
gaurik gabekoak
mamuz beterikoak
eternalak
ezin ahaztuzkoak
albisterik gabeko asteak
berri zahartuak
etxe barruko gerrak
gonapeko iraultzak
eta tartean-tartean
oroitzen gara
baginela
orain arte
ere