bizitza
Bizitzaren bideak Gaur hemen, bihar han. Atzo hemen zinen, gaur jada ez zaude, lurraren indarrak xurgatu bazintu bezala.
Gogorra da hutsunea. Hainbeste denbora elkarrekin, hainbeste algara, hainbeste negar, hainbeste haserre eta muxu.
Non geratu da guzti hori? Irakiten duen ura bezala lurrundu da, agur esan gabe desagertu da, itsasoko olatuek eraman izan balute bezala.
Bitartean gu hemen gara, itsasbazterrean, olatuek berririk noiz ekarriko zain.

|