amodioak eta ezak
LASKA JE LASKA a jsem sama s laskem (=maitasuna maitasuna da eta ni bakarrik nago maitasunarekin)
Mundutik ezkutatu nahiko nuke, lotan gelditu egun eta gau osoan, bihotzetik ez sufritzeko ez pentsatzeko, ez sentitzeko, hori da egia: ez dut Euskal Herrira itzuli nahi bihotzak gehiago sufrituko baitu, eta ez dut hemen, Moravian, jada lekurik, ezetza jaso baitu berriro ene bihotzak.
Laska je laska eta bakarrik nago maitasunarekin, maitalerik gabe maitatzeko norbait banaiz ere, inoiz baino politago ikusten badut ere neure burua.
Laska je laska, eta maitasuna ez da amodioa maitale bat eta maitatu bat baino askoz gehiago delako bakarrik nago. Hiru gabe bi ez dagoen arren, bakarrik nago maitasunarekin.
Maitasuna maitasuna delako urkiaren altzoan amets egin nahiko nuke martxoan.
|