eguzkiak
Berotzen du lurra agertzen delarik
eta hozten haren eza dugularik. Goizeko txoriaren kantuak alaitzen dizkidalarik belarriak lagunen erantzuna datorkit haizean, txistuka batzutan bestetan isil hotz. Goizeko ihintzaz bustitzen zaizkidalarik oinetakoak blaitzen naiz gorputz-arimaz familiako oroitzapen goxoekin. Suaren gisa erretzen naiz harri hotzaren gainean bihotzeko zauriek zizta egiten didatelarik goizero bizirik nagoela jakinarazteko. EGUZKIA. Toki guztietan dago, agertu edo ez agertu. Bero edo hotz. MAITASUNA. Maitasunak dena hartzen du amodioak sortu eta ezetatik olerkiak sortzen ditut. |